Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

28/Oct/2020

Atzerriko filmak banatzen laguntzeko 'Distribución Selectiva EACEA 21/2019' deialdiaren emaitzak argitaratu dira (2. epemuga) / Convocatoria de apoyo a la distribución de películas no nacionales

[EUS] MEDIA azpiprogramak Europako filmen nazioz kanpoko zirkulazioa sustatu du, atzerriko lan europarrak aretoetan eta gainerako plataformetan banatzen lagunduz. Era berean, film horiek nazioartean merkaturatzen lagundu du, azpitituluen, bikoizketen eta audiodeskribapenen bidez.

Laguntzen zenbatekoa, guztira, 5.522.485,50 eurokoa da.

Hautatutako salmenta agenteak lau herrialdetakoak dira: Frantzia, Danimarka, Alemania eta Polonia, eta banatzaileen artean banatuko dute laguntza, euren lurraldeetan filmaren promozioa eta estreinaldia egin dezaten.

Deialdiaren bigarren epemuga horretan, Espainiako 8 banatzailek (horien artean Golem dago, 663.841,50 eurorekin) laguntza jasoko dute gure aretoetan jarraian zehazten diren titulu hautatuak estreinatzeko. Horietako batzuk nazioartean aintzatetsi dira:

ÉTÉ 85 (François Ozon) Donostiako Zinemaldian film onenaren sarirako izendatu zuten.

UNDINE filmak (Christian Petzold) Berlingo Zinemaldian emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen.

SUPERNOVA, Harry Macqueenek zuzendua, Donostiako Zinemaldian film onenaren sarirako izendatua egon zen.

DRUK, Thomas Vinterbergen azken lana, aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.

NOWHERE SPECIAL filmak (Uberto Pasolini) film onenaren izendapena lortu zuen Veneziako Zinemaldiko Horizontes sailean.

SARLATAN filma (Agnieszka Holland) izan zen aurtengo Berlingo Zinemaldian film onenaren kategorian hautatutako emakume batek zuzendutako titulua.

TRE PIANI, Nanni Morettik zuzendua.

Kontsulta itzazu hautatutako proiektuak


[CAS] El subprograma MEDIA ha promovido la circulación no nacional de películas europeas, apoyando la distribución de obras europeas no nacionales en salas y demás plataformas. Del mismo modo, ha ayudado a la comercialización internacional de esas películas, mediante su subtitulación, doblaje y audiodescripción.

El importe total de las ayudas asciende a 5.522.485,50 de euros.

Los agentes de ventas seleccionados proceden de cuatro países diferentes: Francia, Dinamarca, Alemania y Polonia, y repartirán la ayuda entre los distribuidores de la agrupación, para que realicen la promoción y el estreno de la película en sus territorios.

En esta segunda fecha límite de la convocatoria 8 distribuidores españoles (entre ellos Golem con 663.841,50 euros) serán apoyados para estrenar en nuestras salas los títulos seleccionados que a continuación detallamos, algunos de los cuales han sido reconocidos internacionalmente: 

ÉTÉ 85, del director francés François Ozon, fue nominada a mejor película en la pasada edición del Festival de San Sebastián.

UNDINE, de Christian Petzold, obtuvo el Oso de Plata a la mejor actriz en la pasada edición del Festival de Berlín.

SUPERNOVA, dirigida por Harry Macqueen, estuvo nominada a mejor película en el Festival de San Sebastián.

DRUK, el último trabajo de Thomas Vinterberg, se alzó con la Concha de plata al mejor actor en la pasada edición del Festival de San Sebastián.

NOWHERE SPECIAL, de Uberto Pasolini, consiguió una nominación a la mejor película en la sección Horizontes del Festival de Venecia.

SARLATAN, de la directora polaca Agnieszka Holland, fue el título dirigido por una mujer nominado en la categoría de Mejor película en el Festival de Berlín de este año.

TRE PIANI, dirigida por Nanni Moretti.

Consulta los proyectos seleccionados

Volver