Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

07/May/2018 - 20/May/2018

Beste ekitaldi batzuk Cannes-en / Otras actividades en Cannes 2018

Producers on the Move – Cannes 2018

Urtero-urtero, EFPk Europako 20 ekoizle aukeratzen ditu Producers on the move ekimenean parte hartzeko. Haren helburua zera da, Europako ekoizle gazteak eta ekintzaileak konektatzea koprodukzioko bazkide posibleekin, haien sare industrialak indartzea, eta, aldi berean, plataforma solidoa eta ikusgarria eskaintzea Europako zinemagile berri horientzat. Ekoizleek hautaketa-prozesu zorrotz bat igaroko dute, non profesionalak ondo bideratutako lan-ingurune batean kokatuko baitiren. Horretarako, haien proiektuak aurkezteko bileretan eta saioetan parte hartuko dute, baita ekitaldi sozialetan eta prentsa-kanpaina zabal batean ere. Aurten aukeratutako Espainiako ekoizlea Luisa Romeo da, Frida Films etxekoa.

Cada año EFP selecciona 20 productores europeos para participar en Producers on the move. La iniciativa tiene como objetivo conectar a productores europeos jóvenes y emprendedores con posibles socios de coproducción, fortalecer sus redes industriales y, al mismo tiempo, proporcionar una plataforma sólida y visible para esta nueva generación de cineastas europeos. Los productores pasan por un riguroso proceso de selección que coloca a los profesionales en un entorno de trabajo bien enfocado durante el festival. Para ello participaran en reuniones, sesiones donde presentaran sus proyectos, eventos sociales y una extensa campaña de prensa. La productora española seleccionada este año es Luisa Romeo de Frida Films.

Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia (OBS) / Observatorio Audiovisual Europeo (OBS)

Nazioarteko koprodukzioak. Europako filmek arrakasta lortzeko formula? / Coproducciones internacionales. ¿Una fórmula de éxito para las películas europeas?

Konferentzia Cannesen izango da, Marché du Film ekimenaren barruan, larunbatean, maiatzak 12, 9:30etik 11:30era bitartean Olympia zineman (5 Rue de la Pompe, 06400 Cannes). / La conferencia, tendrá lugar en Cannes dentro del Marché du Film el sábado 12 de mayo de 9:30 a 11:30 horas en el Olympia Cinema (5 Rue de la Pompe, 06400 Cannes).

Hainbat txostenetan eskuratutako emaitzek adierazten dutenez, nazioarteko koprodukzioek hobeto bidaiatzen dute titulu nazionalek baino. Finantzaketa handigoa lortzeaz gain, publiko zabalagoa eskuratzen dute.

Hori dela eta, Europako Ikus-entzunezkoen Behatokiak jardunaldi hau antolatu du, sektoreari galdera hori egiteko Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Konferentzian industriako gako-eragileek parte hartuko dute (ikus-entzunezko funtsetako arduradunek, ekoizleek, banatzaileek edota ikus-entzunezkoen munduko exekutiboek), eta hainbat gai jorratuko dira, aztertzeko ea Europako zinemagintzak nazioarteko koprodukzioen aldeko apustu handiagoa egin behar ote lukeen. Eztabaidatuko dute, halaber, koprodukzioek finantzaketarako, banaketarako eta emanaldietarako erraztasun handiagoak ote dituzten haien mugetatik kanpo. Era berean, koprodukzioen alde positiboak eta negatiboak ere jorratuko dituzte, eta eztabaidatuko dute Europako zinemagintza etorkizunean tankera honetako lankidetzen mende ote dagoen.

Los informes indican que las coproducciones internacionales viajan mejor que los títulos nacionales. Además de obtener una mayor financiación, logran llegar a un mayor público.

Por ello, el Observatorio Audiovisual Europeo ha organizado esta jornada para hacer esta pregunta al sector durante el Festival Internacional de Cine de Cannes. Durante la conferencia en la que participaran agentes clave de la industria (responsables de fondos audiovisuales, productores, distribuidores, y ejecutivos del mundo audiovisual) se trataran varias cuestiones acerca de si el cine europeo debería apostar más por las coproducciones internacionales. Se debatirá si las coproducciones tienen más facilidades de financiación, distribución y exhibición fuera de sus fronteras. También se evaluarán los pros y los contras de las coproducciones y se debatirá si el cine europeo depende en el futuro de este tipo de colaboraciones.

Hona hemen hizlarietako batzuk / Algunos de los ponentes serán:

Peter Dinges – FFA Film Fund (Alemania)

Diana Elbaum – Elle  (Belgika)

Helena Danielsson – The childhood of a leader filmaren Suediako ekoizpen-etxea / Productora sueca de “The childhood of a leader”

Gilles Fontaine – Merkatuen Informazioko burua (OBS) / Jefe de Información de Mercados (OBS)

Maja Cappello – Lege Informazioko Departamentua (OBS) / Jefe de información legal (OBS)

Dariusz Jablonski – Apple Film Production etxearen presidentea (Polonia) / Presidente de Apple Film Production (Polonia)

Moderatzailea: Roberto Olla – Eurimages ekoizpen-etxeko zuzendari exekutiboa / Director ejecutivo de Eurimages

Europa Cinemas

Konferentzia igandean izango da, maiatzak 13, 15:00etatik 17:30era Carlton hotelean (Grand Salon - 58 Bd La Croisette, Cannes) / La conferencia tendrá lugar el domingo 13 de mayo de 15:00 a 17:30 en el Hotel Carlton (Grand Salon - 58 Bd La Croisette, Cannes)

Sarearen emaitzen eta ekintzen aurkezpena.

Presentación de los resultados de la red y sus actividades.

Volver