Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

13/Feb/2017

Cartoon 360 jaialdian parte hartzeko epea zabalik

Cartoon 360, finantziazio bila ari diren animazio proiektuei zuzendutako ekitaldia, datorren maiatzaren 29tik 31ra ospatuko da Bartzelonan. Mundu guztiko 25 aditu baino gehiago elkartuko dira proiektu ezberdinak ezagutzeko asmotan, besteak beste, telebistari, aplikazioei, bideo-jokoei, editorial digitalei, licensing-ari edota merchandising-ari lotutako profresionalak. Egitasmoak aurkezteko azken eguna martxoaren 22a izango da.

Aro digitalean bete betean barneratuta, animazio ekoizleak beharrezkoa dute 360º-ko ikuspegia garatzea, beren animazio ekoizpenak plataforma ezberdinen bidez esperientziak sortu eta ikus-entzule gehiago erakar ditzaten. Erronka, ez da makala.

Aukeratutako proiektu bakoitzak 20 minutu izango ditu bere egitasmoa aurkezteko. Ostera, 25 adituz osatutako panelak balorazioa egingo du. Halaber, networking-a, banakako bilerak eta konferentziak egingo dira.

Informazio gehiago Cartoon 360 webgunean jarri da eskuragarri.

Volver