Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

19/May/2017

Cross Video Days, izen-ematea zabalik

Cross Video Days, eduki eta ikasketa digital berritzaileak sustatu eta finantzatzen duen merkatua, Parisen egingo da urriaren 2tik 4ra bitartean. Aurtengoak, bi aukera eskainiko ditu:  

  • Garapen fasean dauden proiektuak finantzatzea.
  • Zine jarduerak finantzatzea: jokoak eta AR/VR (errealitate birtuala eta errealitate areagotua).

Bertan parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea irekita dago 2017ko ekainaren 13ra arte. Informazio guztia lotura honetan web gunea http://www.crossvideodays.com/en/call-for-projects/ dago ikusgai.

Dozena bat proiektu

Aurkezten diren proiektu guztien artean, dozena bat proiektu izango dira hautatuak, eta aukera ezin hobea edukiko dute proiektuen finantziazioa lortzeko, eta web argitaratzaileekin, VOD plataformako igorleekin edota jokalariekin 30 minutuko bilerak egiteko.

Deialdira diru-laguntza fasean dauden egitasmoak aurkez daitezke, beti ere gaia digitala bada. Baldintza hauek bete behar dira generoa edozein delarik ere (dokumentala, fikzioa, animazioa…):

  1. Eduki interaktiboa (jokoak, Webdoc, aplikazioak...)
  2. Online jokoak (Webseries, web fikzioa...)
  3. Multiplataformak (Crossmedia edo transmedia ...)
  4. AR / VR / 360 ° Jokoak (AR / VR / MR / 360 ° ...) 
Volver