Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

24/Oct/2018 - 07/Mar/2019

EACEA/33/2018 MEDIA Alfabetatze Zinematografikoaren deialdia argitaratu da / Publicada la Convocatoria MEDIA Alfabetización Cinematográfica EACEA/33/2018

EACEA/33/2018 MEDIA Alfabetatze Zinematografikoaren deialdia argitaratu da

Europako filmen eta lotutako material pedagogikoaren katalogo sistematizatua sortzera bideratutako deialdia da. Materiala MEDIA azpiprogrametan parte hartzen duten herrialdeetako lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako eskoletara doazen 11 eta 18 urte arteko gazteen esku jarriko da.  Europako filmografiaren historian ekarpena egin duten film ezagunek osatuko dute katalogoa eta hezkuntza zinematografikoarekin lotutako jardueretarako erabiliko dira.

Katalogoan 7 film luze sartuko dira gutxienez.

Katalogoa osatzen duten filmen eskubideak gutxienez 3 urteko aldi batez eskuratuko dira, eta MEDIA azpiprograman parte hartzen duten herrialde guztietarako. Katalogoko film gehienen hizkuntza-bertsioak (bikoiztuta edo azpititulatuta) jarriko dira programan parte hartzen duten herrialde guztien esku.

Katalogoak nolabaiteko aniztasuna izango du honako hauei dagokienez:

-        Nazionalitatea

-        Hizkuntza

-        Genero zinematografikoa

-        Ekoizpen-urtea

-        Gaia

-        Sexua 

Katalogoaren argitalpenak komunikazio-kanpaina handia beharko du, proiektua ikastetxeen artean eta publikoari, oro har, ezagutarazteko.

Honako jarduera hauek bilduko ditu: filmen eskubideak eskuratzea hezkuntza-erabilerarako, bikoizketako edo azpitituluak jartzeko paketeak prestatzea, material pedagogikoa eta hartzaile diren ikastetxeen artean eta publikoaren artean, oro har, sustatzeko eta hedatzeko jarduera.

Kostuen estaldura-aldia 2019ko ekainaren 1ean hasiko da eta 19 hilabetez iraungo du. Katalogoak 2020ko irailaren 30a baino lehen prestatuta eta eskuragarri egon behar du. Ekintzaren azken hiru hilabeteak katalogoa ikastetxeen artean eta publikoaren artean, oro har, sustatzeko eta hedatzeko soilik erabiliko dira. 

Hautatzeko irizpideak:

Egokitasuna eta Europakorekin lotutako balio erantsia (30 puntu)

Edukiaren eta jardueraren kalitatea (30 puntu)

Proiektuaren emaitzak zabaltzea, inpaktua eta iraunkortasuna (20 puntu)

Proiektuko taldearen eta elkartearen kalitatea (20 puntu)

Aurrekontua: 1 M €

Mugaeguna: 2019/03/07

https://eacea.ec.europa.eu/creative-europe/funding/support-for-film-education-2019_en

Publicada la Convocatoria MEDIA Alfabetización Cinematográfica EACEA/33/2018

Convocatoria dirigida a la creación de un catálogo sistematizado de películas europeas y material pedagógico conexo que se pondrá a disposición de jóvenes de 11 a 18 años de edad que asistan a escuelas primarias y secundarias de los países participantes en el subprograma MEDIA.  Dicho catálogo estará integrado por películas conocidas que hayan contribuido a la historia de la filmografía europea y que se utilizarán en el contexto de las actividades de educación cinematográfica.

El catálogo incluirá un mínimo de 7 largometrajes.

Los derechos de las películas que integren el catálogo se adquirirán por un periodo mínimo de 3 años y para todos los países participantes en el subprograma MEDIA. Se pondrán versiones lingüísticas (dobladas o subtituladas) de la mayoría de las películas del catálogo a disposición de todos los países participantes en el programa.

El catálogo mantendrá una cierta diversidad por razones de:

-        nacionalidad

-        idioma

-        género cinematográfico

-        año de producción

-        temática

-        sexo

La publicación del catálogo deberá contemplar una ambiciosa campaña de comunicación para promocionar el proyecto entre los centros docentes y el público en general.

Comprenderá las siguientes actividades: la obtención de los derechos de las películas para usos educativos, la preparación de paquetes de doblaje o subtitulado, el material pedagógico y la difusión y la actividad promocional entre los centros docentes destinatarios y el público en general.

El periodo de cobertura de los costes comenzará el 1 de junio de 2019 y se prolongará durante 19 meses. El catálogo deberá estar preparado y disponible antes del 30 de septiembre de 2020. Los tres últimos meses de la acción deberán destinarse únicamente a la difusión y promoción del catálogo entre los centros docentes y el público en general.

Criterios de selección:

Pertinencia y valor añadido europeo (30 puntos)

Calidad del contenido y las actividades (30 puntos)

Difusión de los resultados del proyecto, impacto y sostenibilidad (20 puntos)

Calidad del equipo del proyecto y de la agrupación (20 puntos)

Presupuesto: 1 M€

Fecha límite: 7/03/2019

https://eacea.ec.europa.eu/creative-europe/funding/support-for-film-education-2019_en

Volver