Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

04/Jun/2019

Eduardo Carneros gertutik / Eduardo Carneros de cerca

Zinema eta telebistako ekoizle izan da duela 25 urte baino gehiago. Garpen-estrategietan, finantzaketan, salmentetan, nazioarteko koprodukzietan, marketinean eta proiektu-banaketan  ibili da luze. 20 proiektu baino gehiago ekoiztu ditu; luze eta laburmetraiak, tv movieak, programak eta telebista-sailak barne. Bere ibilibide profesionalean zehar lortu dituen sari garrantzitsuenen artean Cannes-eko Urrezko Kamera eta Oscar sarietarako izendapenak ditu. Halaber, Media Bussines School eta Production Value ikasketa zentruetan hainbat prestakuntza-programetan ibili da formakuntzan.

Productor de cine y televisión desde hace más de 25 años, ha estado a cargo de las estrategias de desarrolo, financiación, ventas, coproducción, marketing y distribución de proyectos, participado en la producción de más de 20 largos, cortos, tv movies, programas y series de televisión. A lo largo de su carrera, ha logrado varios premios entre los que destacan la Cámara de Oro de Cannes (Las Acacias) y una nominación a los Oscar. Asimismo, ha colaborado con varios programas de formación tales como la Media Bussines School o Production Value.

EC: Euskadiko zinemagintzan nazioarteko erreferentziako ekoizleetako bat bihurtu zara. Noiz erabaki zenuen zinema-ekoizle bihurtzea eta zergatik?

EC: Te has convertido en uno de los productores de referencia internacional en el panorama vasco actual. ¿Cuándo decidiste hacerte productor de cine y por qué?

Eduardo Carneros: Eskerrik asko laudorioarengatik. Zinema-ekoizle bihurtzea ez zen bat-bateko kontua izan edo ez behintzat modu kontzientean egindakoa; bilakaera izan zen, pertsona zehatzekin, sormen handikoekin -Ibarretxe anaiak- izandako lan-harremanaren fruitua izan zen. Inork ezer jakin nahi izan ez zuen eta ni nahiko ona nintzen arloan espezializatu nintzen. Agian, ordenatuena, planifikatuena edo pragmatikoena nintzelako. Eta horrela, lana eginez eta mugak eta ekarpenak argi ez zituen eta zehaztu gabeko lana eginez, eta modu autodidaktan esperientziak eta ezagutza bilduz, egun batean konturatu nintzen nire lanbidea zein zen galdetzen zidatenean, erantzun nezakeela erantzuna ezkutatu eta desbideratu gabe, eta horregatik lotsa sentitu gabe. Kontua da errealitatean ez nuela sinetsi ekoizlea nintzenik lanean horretan aritu eta hainbat urte igaro arte.

Eduardo Carneros: Gracias por el cumplido. Lo de hacerme productor no fue una decisión repentina o consciente, más bien fue una evolución, fruto de una relación de trabajo con un grupo de personas concretas, muy creativas -los hermanos Ibarretxe-, al especializarme en un terreno del que nadie quería saber y que a mí no se me daba mal, quizá por ser el más ordenado, planificador o pragmático. Y así, a fuerza de asumir tareas y desempeñar un trabajo cuyos límites y atribuciones ni estaban claros, ni aprendidos, ni definidos, y a base de acumular experiencias y conocimiento de una manera autodidacta, un día caí en la cuenta que podía responder a la pregunta de a qué me dedicaba sin tener que esconder ni desviar la respuesta, y sin avergonzarme de ello. El caso es que no acabé de creerme que era productor hasta bastantes años después de estar ejerciendo.

EC: Zer ikuspegi edo ideia eduki behar da filma ekoizteko?

EC: ¿Qué visión o idea hay que tener para producir una película?

Eduardo Carneros: Ideia oro baliozkoa da kontrakoa frogatzen den arte. Saiatu behar da hasteko eragozpenik ez izatea eta urrun iristen saiatzea. Azken finean, ideiak dira eta pertsonen adimenean guztia sar daiteke. Ondoren, ideia horiek garatzeko hainbat bide daude, eta bide horretan, asko dira deitutakoak, baina gutxi aukeratutakoak... parabola parafraseatuz.

Eduardo Carneros: Cualquier idea es válida hasta que se demuestre lo contrario. Hay que procurar no tener cortapisas de inicio e intentar volar alto. Al fin y al cabo son ideas y en la mente humana cabe todo. Luego, hay muchos caminos para desarrollar esas ideas,  y en ese camino, muchas son las llamadas pero pocas las elegidas..., parafraseando la parábola.

EC: Zer uste duzu dela zailagoa, filma egitea edo saltzea?

EC: ¿Qué dirías que es más difícil: hacer la película o venderla?

Eduardo Carneros: Film bat egitea egokitu zaidan gauzarik korapilatsuenetariko bat da. Eta jokoan dauden aldagai eta egoera guztien ondorioz, oso prozesu konplexua izan ohi da, batik bat bertan esku hartzen duten kontu artistiko, gustu eta giza-harremanen ondorioz. Ba, tira, hori ez da ezer filma saltzearekin alderatuta. Prozesua hortik hasten da, eta zenbait fase ditu; lehenengo fasean, esku hartzen duten finantza-agenteei saldu behar zaie filma (telebista publiko edo pribatuak, plataformak, banatzaileak, inbertsoreak, eskualdeko, herrialdeko edo Europako erakundeak, koproduktoreak, etab.). Jende askok hartzen du parte fase horretan, eta sarritan irizpide kontrajarriak izaten dituzte. Eta ondoren, publikoari saldu beharra dago. Filma egitea prozesu luze horren zatirik dibertigarriena da, prozesua beti hasten baita filma saldu eta zure publikoa aurkitzearekin. Bigarren fase hori da garrantzitsuena: publikoarengana iristea, lehenengo fasetik kontuan izan behar duzun zerbait baita hori.

Eduardo Carneros: Hacer una película es una de las cosas más enrevesadas que conozco. Y de tantas variables y circunstancias que hay en juego, resulta un proceso tremendamente complejo, sobre todo por las cuestiones artísticas, gustos y relaciones humanas que intervienen. Bien, pues eso no es nada comparado con venderla. El proceso empieza por ahí y engloba varias fases; la primera, venderla a los agente financieros que intervienen (televisiones públicas o privadas, plataformas, distribuidoras, inversores, instituciones regionales, nacionales o europeas, coproductores, etc...). Esto es mucha gente,  muchas veces con criterios contrapuestos. Y, posteriormente, al público. Hacerla es la parte más divertida del largo proceso, que invariablemente empieza y termina con venderla y encontrar tu público. Y ésta segunda es la fase más crucial: llegar al público, al que has debido de tener en cuenta desde la primera fase.

EC: Zer pelikula ekoiztearekin edo pantailetara eramatearekin amesten duzu?

EC: ¿Qué película sueñas producir o llevar a la pantalla?

Eduardo Carneros: Oraintxe bertan nire motibazio nagusia «Westfjords'eko Balezaleak/ The Whalers Of The Westfiords / Los balleneros de Westfjords» (aurrez Red Fjords) izeneko proiektua pantailetara eramatea da, benetako gertakizunetan oinarritutako film bat, hain zuzen: 1615ean Islandian gertatu zen 36 baleontzien sarraskia. Proiektu purua, orijinala eta bakarra da, eta anbizio handiko puntu berezi, garesti eta konplexu bat duena, euskarazko, islandierazko eta latinezko jatorrizko bertsioekin. Ikaragarrizko erronka, egia esan.

Eduardo Carneros: A día de hoy mi mayor motivación es llevar a la pantalla el proyecto titulado "Westfjords'eko Balezaleak/ The Whalers Of The Westfiords / Los balleneros de Westfjords" (antes Red Fjords), una peli basada en hechos reales: la masacre de 36 balleneros vascos ocurrida en Islandia en 1615, un proyecto genuino, original y único, con un toque de distinción a la vez que ambicioso, caro y complejo, con versión original en euskera, islandés y latín. Todo un reto.

EC: Merkatua zabaltzeko eta produktua unibertsalago egiteko, grabaketa ingelesez egitearen komenigarritasunaren eztabaida dago. Zer iritzi duzu horri buruz?

EC: Con el propósito de ampliar mercado y para universalizar el producto, se discute la conveniencia de rodar en inglés. ¿Qué opinas sobre esto?

Eduardo Carneros: Grazia egiten dit hori galdetzeak, 2000. urtean Ibarretxe anaien Sabotage! filma grabatu baigenuen, eta Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko koprodukzio bat izan zen, ingelesez, nazioarteko merkatuarentzat pentsatua. Hori ia duela 20 urte izan zen. Orduan logikoa iruditu zitzaidan proiektu handi bat egiteko eskalatzen baduzu, finantzaketa-iturriak eta merkatua zabaltzeko, merkatuan nagusitzen den hizkuntzan egitea filma (merkatuan ingelesa da komunikazio-hizkuntza nagusia). Eta esan ohi dudan moduan, «periferiako» ekoizle bat izanik, hau da Bilbon gaude eta ez Madril edo Bartzelonan, gure mugetatik kanpo bilatzeko joera izan genuen. Edonola ere, grabaketarako hizkuntzaren aukeraketak proiektuak modu natural batean eskatzen duen zerbait izan behar du, kausa bat, eta ez baldintza bat.

Gaur egun, online plataformek duten arrakasta dela eta, publikoak gero eta arazo gutxiago du ikus-entzunezkoak jatorrizko bertsioan ikusteko; batik bat publiko gaztearen kasua da hori. Eta joera hori errotu egingo da, gutxienez, ziklo baterako behintzat. Nik behintzat ez dut arazorik izan bereziki garestia den eta euskararen moduko hizkuntzak erabiltzen dituen proiektu bat (baleontziena) garatzeko, garrantzitsuena istorio on bat kontatzea baita. Gainera, oso argi dut film bat filma ahalik eta unibertsalen egiten duen modu batean kontatu behar dela.

Eduardo Carneros: Es gracioso que me preguntes eso, ya que en el año 2000 produjimos Sabotage!, de los hermanos Ibarretxe, una coproducción con UK y Francia, en inglés, pensada para el mercado internacional. Esto fue hace casi 20 años. Entonces me pareció lógico que, si buscabas escalar un proyecto para hacerlo grande, ampliar las fuentes de financiación y el mercado, se hiciera en el idioma que lo dominaba (en los mercados la gente se entiende en inglés). Y al ser un productor "de la periferia", como digo yo (es decir, estamos en Bilbao y no Madrid o Barcelona) tuvimos una tendencia a buscarnos las lentejas fuera de nuestras fronteras. En todo caso la elección del idioma de rodaje tiene que ser algo que el proyecto demande de forma natural, una causa y no una condición.

Actualmente, un efecto del éxito de las plataformas es que el público cada vez tiene menos inconveniente en ver versiones originales, sobre todo el más joven. Y esta tendencia se acabará por instaurar, al menos durante un ciclo. Yo por lo menos no estoy encontrando escollos en desarrollar un proyecto (el de los balleneros) que es especialmente caro y en idiomas como el euskera, ya que lo que cuenta es contar una buena historia. Además, tengo muy claro cada película debe ser contada en aquella forma que más universal la haga.

EC: Zeintzuk uste duzu direla zure gakoak MEDIAren (Europar Batasunaren azpi-programa bat) diru-laguntza eskuratzeko?

EC: ¿Cuáles consideras que son tus claves para conseguir una ayuda de MEDIA?

Eduardo Carneros: Oso lehiakorra, zorrotza eta profesionala izatea egiten duzun lanarekin eta zure aurkezpenekin, oso maila altua eta lehia basatia baitugu inguruan, eta lehenik zure esparruan egin behar diozu aurre horri (Espainiako merkatuan), baina modu esponentzialean areagotzen da Europa mailan lehiatzen zarenean. Proiektua zure pasioa dela ikusarazteaz gain, proiektua bai ala bai amaituko duzula erakutsi behar duzu. Duela urte asko mota horretako diru-laguntzak eskatzen espezializatu ziren pertsona batzuk ezagutu nituen (ez dut esango zer esparrutan jarduten ziren, ezta zein lekutan ere), eta ia beti lortzen zuten «saria» (itxuraz, dena oso ongi aurkeztu behar zuten), baina inoiz ez zuten ezer ekoitzi. Eta noski, azkenean desagertu egin ziren. Azken finean, proiektuak aurrera aterako direla ziurtatu behar duzu eta horretarako gaitasuna eduki behar da; adierazezina eta intuitiboa da. Iraupen-lasterkarientzako bidea izaten da.

Eduardo Carneros: Ser muy competitivo, meticuloso y profesional para con el trabajo que desarrollas, y en tus presentaciones, ya que hay un nivel muy elevado y una competencia feroz, a la que te has de enfrentar primeramente en tu propio ámbito (el mercado español) pero que aumenta de manera exponencial cuando compites a nivel europeo. No sólo se tiene que notar que el proyecto es tu pasión, si no que tiene que desprender una certeza de lo que vas a llevar a cabo, pese a quien pese. Hace muuuchos (sic) años conocí a unas personas que se habían especializado en solicitar ayudas de este tipo (no diré ni en qué ámbito ni en qué lugar) y casi siempre se llevaban el "premio" (lo debían presentar todo muy bien), pero, curiosamente, jamás llegaron a producir nada. Y claro, acabaron por desaparecer. Al final, ha de darse una certeza y una capacidad de sacar adelante los proyectos, algo inefable e intuitivo. Es una carrera para corredores de fondo.

EC: Zein izan da MEDIAtik jaso duzun laguntzarik garrantzitsuena? Zergatik?

EC: ¿Cuál ha sido la ayuda más relevante qué has recibido de MEDIA? ¿Por qué?

Eduardo Carneros: Red Fjords (The Whalers of The Westfjords) proiekturako jasotako laguntza oso garrantzitsua izan da, bistako diru-arrazoiengatik. Baina diruaz gain, arrazoi estrategikoengatik ere oso garrantzitsua izan da, bi mailatan. Lehenik, laguntza hori jasotzeak proiektuari prestigioa ematen diolako, goian aipatutako arrazoiengatik. Lehia basatia da, eta zure proiektua denean aukeratutako proiektuetako bat, halako bahetzetik pasa izanak zure proiektua onenen artean dagoela esan nahi du. Eta hori jada izugarrizko lorpena da, laguntza ekonomikoa alde batera utzita. Bigarrenik, estatistikoki, Espainian Europako herrialdeekin izandako lehian jasotako laguntzak azken urteotan oso apurrak izan dira. Eta badirudi hori aldatzen hasia dagoela. Bestalde, batzuetan, Europako Erkidegoaren babesa jasotzeak zure lurraldeari  (Euskadi) ere prestigioa eman diezaioke, aurrez aipatu ditudan hiriburuekin (Madril edo Bartzelona) alderatuta baldintza-desberdintasunarekin ekoizten baitugu, hiriburu horietan baitaude Espainiako ikus-entzunezko sektorearen erabaki eta botere ekonomikoko zentroak.

Eduardo Carneros: La ayuda al desarrollo de Red Fjords  (The Whalers of The Westfjords) lo ha sido, por razones crematísticas evidentes. Pero también por razones estratégicas, y a dos niveles. Primero, porque obtenerla prestigia un proyecto, al hilo e lo expresado más arriba. La competencia es feroz y cuando el tuyo es uno de los elegidos, el haber pasado por una criba tan dura, significa que tu proyecto está entre los mejores. Y eso ya es en sí todo un  logro, aparte del apoyo económico. En segundo lugar, estadísticamente, los resultados de las ayudas obtenidas por España en esta pugna entre países de Europa en los últimos años eran desalentadoras. Y esto parece que está empezando a cambiar. Por otro lado, a veces el recibir el apoyo de la Comunidad Europea, también puede llegar a suponer que prestigie a tu propio territorio (El País Vasco), desde donde producimos en desigualdad de condiciones con las grandes capitales que mencionaba, Madrid o Barcelona, donde están los centros de decisión y del poder económico del sector audiovisual español.

EC: Zeintzuk uste duzu direla zure lana MEDIA Stands-en bitartez bermatzearen abantailak?

EC: ¿Cuáles consideras que son las ventajas de acreditarse a través de los MEDIA Stands?

Eduardo Carneros: betitik izan nahiz europazalea, bai kontzeptualki zein ideologikoki eta baita arrazoi praktiko eta merkatuko arrazoiengatik ere, eta Mediaren standetan herrialde bakoitzeko onena aurki daiteke. Beste herrialdeetako kideak ezagutzeko aukera handiagoa duzu, eta horrela, zure kontaktu-sarea eta networking sarea zabaltzeko aukera; hori nire ekoizle-lanaren filosofian oso garrantzitsua da.

Eduardo Carneros: soy europeísta nato, tanto conceptual e ideológicamente como por razones prácticas y de mercado, y en los stands de Media tienen lo mejor de cada portal (de cada país, en este caso). Tienes una mayor posibilidad de conocer colegas de otros países y ampliar tu red de contactos y de networking, algo muy importante en mi filosofía de trabajo como productor.

EC: Bulego honek antolatutako zein tailer gomendatuko zenuke? Zergatik?

EC: ¿Qué taller organizado por esta oficina recomendarías? ¿Por qué?

Eduardo Carneros: Denak gomendatuko nituzke. Ez da lausengatzeagatik, baina uste dut ezinbestekoa dela uneoro prestatzen eta birziklatzen egotea. Jakingura handia dut eta uste dut beharrezkoa dela uneoro eta oso bizkor dena garatzen eta aldatzen ari den mundu honetan ikasten eta jakintzak berritzen jarraitzea. Nire ustez ikasteko gauza asko eta ezagutzeko jende mordoa dago (talent mailan ere bai, ekoizleok erabiltzen dugun lehengaia baita); adi egon behar da, jende berria ezagutu, gazteak, nik jada atzean utzi ditudan ikuspuntuetatik ikusi ahal izateko. Oso dibertigarria da. Tailerretan ezagutu ditudan pertsonez gain, bereziki disfrutatu nituen Miguel Machalskyren tailerra, gidoiaren elementuetan sartzeko duen talentu ikaragarriagatik, eta Tenembauen tailerra, duen zentzu on eta esperientzia handiagatik. Eta Marketingeko tailerraz ere bai, partaideekin test bat egin ostean Red Fjordsen izenburua aldatzera bultzatu ninduen tailer horrek.

Eduardo Carneros: Yo recomendaría todos. No es por hacer la pelota, es creo que hay que estar formándose y reciclándose constantemente. Soy muy curioso y creo que es necesario aprender y renovarse en un mundo en el que todo evoluciona y cambia vertiginosamente. Para mí hay infinidad de cosas nuevas que aprender y personas a las que conocer y descubrir (a nivel de talent también, ya que es la materia prima con la que trabajamos los productores); estar atento a la gente nueva, más joven, que me dé visiones y perspectivas que yo he ido dejando atrás. Es algo divertidísimo. Aparte de la gente que he conocido en los talleres, disfruté especialmente del taller de Miguel Machalsky, por su increíble talento para entrar en los elementos de un guión, del de Tenembaum, por su sentido común y amplia experiencia. Y del de Marketing, que hasta me ha llevado a cambiar el título de Red Fjords tras un test con los partícipes, jajaja.

EC: Zure ustez, nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpenetan indar handia izan dezaken lurralde bat al da Euskadi?

EC: ¿Crees que el País Vasco es un territorio potencial para la producción audiovisual internacional?

Eduardo Carneros: Noski. Baina ezin dugu «lurralde potentzial» estatus hori izan betirako, benetako potentzia bihurtzeko aukerak pasatzen utziz. Hau da, aspalditik dugu potentziala, baina ez dugu asmatu benetan izan behar dugun horretan bilakatzen: Danimarka, Suedia, Irlanda, Belgika edo Islandiaren moduko ikus-entzunezko potentzia bat izan beharko genuke. Herrialde horiek deseinatu eta aplikatu zituzten duela urte asko potentzia bilakatu dituzten politikak, eta haiei esker mundu-mailako telesailen ekoizpenaren goren aldiaz aprobetxatzen ari dira.

Eduardo Carneros: Claro que lo es. Lo que no debe ser es mantenerse en ese status de territorio potencial eternamente, viendo pasar las oportunidades de convertirse en una potencia real. Quiero decir, ese potencial lo lleva teniendo desde hace mucho tiempo, pero no ha sabido pasar a convertirse en lo que debería ser: una potencia audiovisual como los son Dinamarca, Suecia, Irlanda, Bélgica o Islandia. Países que diseñaron y aplicaron políticas por las que se han convertido hace años en potencias que se están beneficiando del auge en la producción de series internacionales a nivel mundial.

EC: Zeintzuk dira, zure ustez, sortzen ari diren ikus-entzunezko euskal enpresen zailtasun nagusiak?

EC: ¿Cuáles consideras que son las principales dificultades de las empresas audiovisuales vascas emergentes?

Eduardo Carneros: Nondik hasi? Tamaina, finantzaketa, merkatua, nazioartekotzea, babesak, talentua, prestakuntza…

Eduardo Carneros: ¿Por dónde empezamos? El tamaño, la financiación, el mercado, la internacionalización, los apoyos, el talento, la formación...

EC: Amaitzeko, Canneseko zinema-jaialdira joateko asmorik ba al duzu? Hala izanez gero, zer asmorekin?

EC: Para terminar; ¿Tienes pensado asistir al Festival de Cannes? ¿Con qué objetivo?

Eduardo Carneros: Bai, ahal dudan guztietan joaten naiz. Eta aurtengoan zenbait film luze proiektu eta telesail batekin joango naiz. Ondo planifikatzen baduzu, oso garrantzitsua da erabakiak hartzen diren leku guztietan egotea. Eta noski, ikasten jarraitzea!

Eduardo Carneros: Sí, siempre que puedo voy. Y este años con varios proyectos de largometraje y una serie. Si lo planificas bien, es fundamental estar allá donde están todos los que toman decisiones. !Y seguir aprendiendo!

Volver