Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

18/Feb/2020 - 28/Feb/2020

Elkarrizketa Mar Coll-i / Entrevista a Mar Coll

Mar Coll, ESCACen zuzendaritza espezializatuan graduatu zen eta karrera-amaierako proiektu gisa LA ÚLTIMA POLAROID (2004) film laburra egin zuen. Bere lehen film luzea, TRES DIES AMB LA FAMILIA, Malagako Jaialdian estreinatu zuen 2009an eta hiru biznaga jaso zituen sari gisa. Lan berarekin eskuratu zituen zuzendaritza onenari, film onenari eta emakumezko aktore onenari emandako Gaudi sariak eta zuzendari berri onenari emandako Goya saria. 2013an estreinatu zuen bigarren film luzea, TOTS VOLEM EL MILLOR PER A ELLA, eta horrekin inauguratu zuen Valladolideko Seminci de Valladolid. Bertan, Nora Navasek emakumezko aktore onenari emandako zilarrezko Espiga saria jaso zuen. Beste bi alditan ere landu ditu film laburrak AMICS (2012) eta LA INQUILINA (2015) lanekin. Bere azken proiektua Movistar+ katearentzat egindako MATAR AL PADRE (2018) minitelesaila da. Zuzendari eta gidoilari lanak ESCAC zinema-eskolako irakasle lanarekin uztartzen ditu. 

Mar Coll, graduada en la especialidad de dirección en la ESCAC, realizó su primer largometraje TRES DIES AMB LA FAMILIA que se estrenó en el Festival de Málaga en 2009 donde recibió tres biznagas. Con él obtuvo también el Gaudí a la mejor dirección, mejor película y mejor actriz, así como el Goya a la mejor dirección novel. En 2013 estrenó su segundo largometraje, TOTS VOLEM EL MILLOR PER A ELLA inaugurando la Seminci de Valladolid que otorgó la Espiga de Plata a Nora Navas como mejor actriz. También ha vuelto en dos ocasiones al cortometraje con AMICS (2012) y LA INQUILINA (2015). MATAR AL PADRE (2018), una miniserie para Movistar+ es su último proyecto. Combina su actividad de directora y guionista con la docencia en la escuela de cine ESCAC. 

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi: Zure ustez, zein dira gidoi zinematografiko on bat idazteko gakoak? Zer osagai izan behar ditu? 

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi: ¿Cuáles son en tu opinión las claves para un buen guion cinematográfico? ¿Qué ingredientes debe tener? 

Mar Coll: Nire ustez, gidoi on batek sentikortasuna islatu behar du; dei egiten duen begirada bat, hunkitzen nauena, interesatzen zaidana.

Alde teknikoa baino garrantzitsuagoa iruditzen zait hori.

Mar Coll: Para mí el mejor guión es el guión que refleja sensibilidad, una mirada que me interpele, que me emocione, que me interese.

Me parece más importante que la parte técnica.

ECDME: Zer elementu lantzen dituzu bulego honek antolatutako gidoi-azterketako tailerrean? Zein da zure lan-metodoa? 

ECDME: ¿Sobre qué elementos trabajas en el taller de análisis de guion organizado por esta oficina? ¿Cuál es tu método de trabajo? 

MC: Saiatzen naiz aztertzen zer kontatu nahi duten zuzendariek, zer ideiak mugitzen duen kontakizuna. Eta ahalegintzen naiz hura indartzen laguntzen, jokoan dituzten elementuak antolatuz, guztia norabide beretik joan dadin eta arreta galarazten edo, zuzenean, endredatzen duena garbituz. Askotan, oso begien bistakoa dirudien arren, ez da hala izaten. Pertsonaietatik abiatuta lan egitea gustatzen zait, haiek bultza egiten baitiote hariari, desio edo gabezietatik. 

MC: Intento analizar qué es lo que quieren contar los directores, qué idea mueve la historia y trato de ayudarlos a potenciarla organizando los elementos con los que juegan para que todo vaya en la misma dirección y depurando lo que distrae o directamente interfiere. Muchas veces esto que puede parecer tan obvio no lo es tanto. Me gusta trabajar desde los personajes, que son los que empujan la trama desde sus deseos o sus carencias. 

ECDME: Zer esango zenuke jasotako proiektuei buruz, kontakizunen bideragarritasuna eta kalitatea aintzat harturik? 

ECDME: ¿Qué dirías acerca de los proyectos recibidos en términos de viabilidad y calidad de las historias? 

MC: Ideia guztiak potentzialki oso onak dira. Proiekturik gehienak, garapen-fasean daudenez, oso berde daude. Pelikula bikain izan daitezen, lana, pertseberantzia eta sentikortasuna uztartu beharko dira. Nolanahi ere, garapenerako laguntza mota honek beti ematen ditu fruituak.  

MC: Todas las ideas son buenas ideas potencialmente. La mayoría de los proyectos, al estar en fase de desarrollo, están verdes. Para que se concreten en grandes películas deberá haber una combinación de trabajo, obstinación y sensibilidad. De todas maneras, este tipo de ayudas al desarrollo suele tener siempre frutos.  

ECDME: Zure ustez, zein da film luzearen gidoilariek aurrez aurre duten erronkarik garrantzitsuena uneotan? 

ECDME: ¿Cuál crees que es el reto actual más importante al que se enfrentan los guionistas de largometraje? 

MC: Zoritxarrez, uste dut garapenaren finantzaketa dela. Oso ekoizpen-etxe gutxik inbertitzen dute garapenean, laguntza eta diru-laguntzetatik kanpo, eta halakoak ez dira beti tokatzen. Gidoilari askok ordainsari gabe idazten dute, proiektuak finantzatuko direlakoan soldata bat jasotzeko (eta ez da beti lortzen). Dramatikoa da, eta inpaktu zuzena dauka zinema nazionalaren kalitatean: garapenari laguntza irmorik eman ezean, ez da izango zinemagintza sendorik, kalitateari dagokionez. Oraindik ere ondo heldu gabeko film asko daude estreinatuta.

MC: Lamentablemente creo que es el reto de la financiación del desarrollo. Hay muy pocas productoras que inviertan en desarrollo fuera de ayudas y subvenciones que no siempre tocan. Muchos guionistas escriben sin remuneración a la espera de que los proyectos se financien (lo cual no es siempre se logra) para recibir un sueldo. Es dramático y tiene un impacto directo en la calidad del cine nacional: sin un apoyo decidido al desarrollo no hay una cinematografía consistente en términos de calidad. Hay muchas películas estrenadas a las que les falta "cocción".

ECDME: Eta, zure kasu konkretuan, zein izan gidoilari gisa aurrez aurre izan duzun erronkarik zailena?

ECDME: Y en tu caso concreto, ¿cuál ha sido el reto más difícil al que te has enfrentado en tu carrera como guionista?

MC: Bistan denez, zailena bikaintasunera iristea da, nire arabera ulerturik, noski. Ez naiz ari klasiko bat idazteaz. Lanak ematen dizkit, baina ez dut etsitzen. Agian egunean batean idatziko dut nire ustez film bikain izango den zerbait. Eta ez naiz ari inpaktuari edo aurrekontuari dagokionez.

MC: Obviamente lo más difícil es llegar a la excelencia, entendida desde mi punto de vista, claro, tampoco estoy hablando de escribir un clásico. Se me resiste pero no desfallezco. Quizás algún día llegue a escribir algo que para mí sea una gran película. Y no hablo ni en términos de impacto ni en términos de presupuesto.

ECDME: Uneotan, baduzu proiektu pertsonalen bat esku artean? Zeri buruzkoa da? Zerbait aurreratzerik? 

ECDME: En estos momentos, ¿tienes entre manos algún proyecto personal? ¿De qué se trata? ¿Podrías adelantarnos algo? 

MC: Baditut proiektu pare bat esku artean, baina oso fase gordinean; beraz, oraingoz, ezin dut ezer aurreratu. Gauza bakarra esan dezaket, haietako bat Euskadirekin loturik dagoela. 

MC: Tengo un par de proyectos entre manos pero en fases muy primarias así que de momento no puedo adelantar nada. Sólo puedo decir que uno de ellos tiene algo que ver con Euskadi. 

Volver