Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

21/Sep/2018 - 29/Sep/2018

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, en el Festival de San Sebastián

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko bulegoak bere espazio propioa izango du Donostiako Zinemaldian. Gure standak Industry Club gunean izango du kokalekua, Kursaalen, irailaren 21etik 29ra, goizeko 9.00etatik arratsaldeko 19.00etara.

Donostiako jaialdian egoteak gure programak presentzia izatea ziurtatzen du. Horrela, sektoreko profesionalek aukera izango dute deialdi, emaitza, formazio edota proiektuen aholkularitzen inguruko informazioa jasotzeko.

Gure bulegoaz gain, MEDIAko gainerako bulegoak bertan izango dira – Espainia, Katalunia eta Andaluzia – baita, Lituania eta Portugalekoak ere.

Halaber, Donostian izango dira Lucia Recalde (MEDIA Programako zuzendari nagusia) eta Emmanuel Joly, Europako Batasuneko MEDIA-Europa Creativako ordezkariak.

Gainera, zure zinema proiekturako aholkularitza pertsonalizatua jaso nahi duzu? Europa Creativa programak eskaintzen dituen laguntzen berri jakin nahi duzu? Eska ezazu hitzordu bat Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi bulegoak Kursaal Elkarguneko Industry Club-ean izango duen standean lehenbainlehen honako helbidera idatziz: info@europacreativaeuskadi.eu

Ordutegiak: 

Irailak 21, ostirala: 10:00 – 13:00 / 15:30 – 17:30

Irailak 24, astelehena: 12:30 – 14:00

Irailak 25, asteartea: 16:00 – 17:30

Irailak 29, larunbata: 10:00 – 13:00

Egunak: Irailaren 21etik 29ra

Ordua: 9.00 – 19.00

Lekua: Kursaal Ekarguneko Industry Club.

Volver