Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

02/Mar/2017

Europa Creativa programa hobetzeko kontsulta

Europako Batzordeak Europa Creativa programaren inguruko kontsulta publikoa argitaratu du, informazioa eskuratu eta etorkizunerako jardunbideak diseinatzeko. Kontsultak programaren ondorengo esparruak jorratzen ditu: helburuak, xedeak lortzeko neurrien eraginkortasuna, inplementazioa eta balio erantsia.

Emaitzak programaren erakusleiho izango den txosten batean argitaratuko dira. Halaber, neurgailuak eta jasotako proposamenak kultura eta sormen sektorearen finantziazio bideak hobetzeko baliagarri izango dira.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, sektoreko enpresa eta profesionalak bultzatu nahi ditu kontsultan parte hartzera. Inprimakia International Coach Federationen (ICF) webgunean bete daiteke.

Informazio gehiago Europako Batzordearen webgunean topa daiteke. 

Volver