Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

16/Jul/2019 - 30/Sep/2019

Europako ondare kulturaleko espazio ikonikoetan Europako film klasikoen doako emanaldiak // Proyecciones gratuitas de clásicos de películas europeas en lugares icónicos del patrimonio cultural de Europa

 “Zinema gure kulturaren parte da eta film batean zirrara bera sentitzen duten pertsonen artean loturak indartzen laguntzen du. Gure #Digital4Culture estrategiaren erronka da teknologia digitalen eta kulturaren arteko lotura arrakastatsuak aprobetxatzea." (Mariya Gabriel, Ekonomia Digitaleko eta Gizarteko komisarioa)

Europa Creativa MEDIAk, lehen aldiz antolatzen du A Season of Classics Films, Digital4Culture estrategiaren baitan, eta 2018ko Ondare Kulturalaren Europako Urtearen jarraipen gisa- Ekimena 2019ko ekainaren 29an hasi zen Bolonian (Italia), eta udazkenera arte iraungo du. Helburua da kulturaren, zinemaren eta ondarearen inguruan komunitateak sortzen laguntzea. Donostiara ere iritsiko da irailean…

Europako ondare kulturalaren espazio ikonikoetan tokiko erakunde kulturalek antolatutako ekitaldiak 15.000 lagunenengan baino gehiagorengana iritsiko dira hamahiru herrialdetan, eta gure kultura komunaren ondareari buruzko eztabaida publikoak egiteko aukera ona izango da. Aldi berean, Europako film-ondarea zaharberritzearen eta zaintzaren garrantzia nabarmenduko da.

Formatua aldatu egingo da hiri batetik bestera: jaialdiak, kontzertuak eta zuzeneko iruzkinak film mutuetarako, edota eztabaida eta ekitaldi sozialak izan daitezke. Ekitaldi guztietan askotariko ikus-entzuleak hurbilduko dira, eta hala, gure ondare kultural aberatsa gazteenei hurbildu ahal izango zaie.

Fritz Langen METROPOLIS (1927), François Truffauten LOS 400 GOLPES (1959) edo Giuseppe Tornatoreren CINEMA PARADISO (1988) dira leku enblematiko hauetan emango dituzten filmetako batzuk: Tesalonikako Aristoteles Plaza (Grezia), Kilkenny Gaztelua (Irlanda) edo Boloniako Plaza Nagusia (Italia).

Ekitaldia Europako Batzordearen komunikazio-kanpaina baten parte da, eta herritarrei erakusten die Europako politika haien bizitzekin lotuta dagoela –kasu honetan, filmak ikustean sentitzen dituzten emozioei–, eta tokiko ekitaldi batera joatea Europa osoan konektatutako esperientzia orokorrago baten zati izan daiteke.

Proiektu horren zati gisa, Europa Creativa MEDIAk filmen zaharberritzea eta digitalizazioa ere finantzatuko du, Europako zinema etorkizuneko belaunaldietara ere iritsiko dela bermatzeko.


"El cine es parte de nuestra cultura y contribuye a reforzar los vínculos entre las personas que sienten la misma emoción en una película. El desafío de nuestra estrategia #Digital4Culture es aprovechar la conexión exitosa entre las tecnologías digitales y la cultura." (Mariya Gabriel, Comisaria de Economía Digital y Sociedad)

Europa Creativa MEDIA organiza, por primera vez, A Season of Classics Films como continuación al Año Europeo del Patrimonio Cultural 2018 y en el contexto de la estrategia Digital4Culture. Esta iniciativa que ha comenzado el 29 de junio de 2019 de Bolonia (Italia) y que durará hasta el otoño y que tiene por objetivo contribuir a crear comunidades alrededor de la cultura, del cine y del patrimonio, llegará también a Donostia en Septiembre.

Los eventos, organizados por organizaciones culturales locales en espacios icónicos del patrimonio cultural europeo, llegarán a más de 15.000 personas en trece países y representarán una buena ocasión para realizar debates públicos sobre el legado de nuestra cultura común. A la vez, se destacará la importancia de restaurar y preservar el patrimonio fílmico de Europa.

El formato variará en cada ciudad: desde festivales, conciertos y comentarios en vivo para películas mudas a debates y eventos sociales. Todos los eventos atraerán audiencias amplias y ayudarán a acercar nuestro rico patrimonio cultural. a los más jóvenes.

METROPOLIS de Fritz Lang (1927), LOS 400 GOLPES de François Truffaut (1959) o CINEMA PARADISO de Giuseppe Tornatore (1988) son solo algunos de los títulos que se proyectarán en lugares tan emblemáticos como la Plaza Aristóteles de Tesalónica (Grecia), el Castillo de Kilkenny (Irlanda) o la Plaza Mayor de Bolonia (Italia).

Este evento es parte de una campaña de comunicación de la Comisión Europea que muestra a los ciudadanos cómo la política europea está vinculada a sus vidas - en este caso a las emociones que sienten al ver películas, y cómo al asistir a un evento local pueden ser parte de una experiencia global conectada en toda Europa.

Como parte de este proyecto, Europa Creativa MEDIA financiará también la restauración y la digitalización de películas a fin de asegurar que el patrimonio del cine europeo pase a las futuras generaciones.

Volver