Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

29/Ene/2020 - 31/Dic/2020

Euskadik 763.000 euro jaso ditu Europa Creativa MEDIA programaren laguntzen bitartez 2019 urtean / Euskadi ha recibido 763 000 euros en ayudas del programa Europa Creativa MEDIA en 2019

Europako ikus-entzunezkoen eta zinemagintzaren industria sendotu eta indartzeko laguntza-programak, gure lurraldean Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik kudeatutakoak, 2019. urtean zehar 763.000 euroko diru-laguntzak eman zituen. Horiek hainbat euskal kultur eragilerentzat izan ziren; Donostia Zinemaldia eta Zineuskadik kudeatzen duen udal zinema-sarea, besteak beste.

El programa europeo de ayuda orientado al fortalecimiento y apoyo de la industria cinematográfica y audiovisual europea, gestionado en nuestro territorio por Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, otorgó subvenciones por valor de 763 000 euros durante 2019, que fueron a parar a diferentes agentes culturales vascos, desde el Festival de San Sebastián hasta la red de cines municipales que gestiona Zineuskadi.   

Zinemaren eta ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat proiektu lagundu zituzten diru-partidek, eta onuradunen artean azpimarratu daitezke Donostia Zinemaldiko Industry Cluba, merkatuen kategorian, eta Basque Films eta Kanaki Films ekoiztetxeak, garapen arloko deialdian.  

Era berean, banaketa selektiboko eta automatikoko kategorietan Golem Distribución enpresak jaso zituen laguntzak. Euskadin Europa Cinemas erakundearen bitartez egiten diren emanaldietarako deialdian, aldiz, Golem Yamaguchi eta Golem Alhondiga zinemak, Multicines Bilbao, Sade Principe, Sade Trueba eta Florida Gasteiz Zinemak izan ziren iazko onuradunak.

Europa Creativa MEDIAk ematen dituen laguntzak Zineuskadik kudeatzen duen udal zinema-sarera ere iritsi ziren. Sarearen barne daude Arrasateko Amaia Antzokia, Tolosako Leidor, Andoaingo Bastero, Ordiziako Herri Antzokia, Ermuako Antzokia, Barakaldoko Antzokia, Kultur Leioa Antzokia, Elorrioko Arriola Antzokia eta Amorebietako Zornotza Aretoa.

Halaber, euskal partaidetza duten lau filmek Europa Creativak ematen duen berme finantzarioa lortu dute. Sormen eta kultur ekimenei lagungarria zaie baliabide hori, behar dituzten abalak lortu eta maileguak eskuratzeko. Lau filmak ‘O que arde’ (Kowalski Films), ’70 Binladens’ (Sayaka Producciones), ‘La trinchera infinita’ (Irusoin) eta ‘El hijo del acordeonista’ (Abra Produkzioak) izan dira.

Laguntza ekonomiko horiez gain, euskal profesionalek Europa Creativa Euskadik antolatzen dituen hainbat ad hoc tailerretan parte hartzeko aukera izaten dute, beren proiektuen garapenean laguntza eta sostengua jaso ahal izateko. 2019. urtean, zehazki, gidoi azterketa egiteko, proiektuak garatzeko, marketin estrategiak lantzeko eta nazioarteko koprodukzioak lantzeko tailerrak antolatu ziren.

Aurten ere, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik etengabeko prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatuaren lan-ildo beretik jarraituko du. Horrela, otsailaren 11tik 13ra, Mar Coll zuzendari eta gidoilari kataluniarrak eskainitako gidoi azterketako tailerra egingo da..

Europa Creativa Desk Media Euskadi informazio-bulegoak Europa Creativa programak Europa osoan dituen 40 bulegotik gorako sarearen barne dago. Euskadiko ikus-entzunezkoen industriako profesionalei Europar Batasuneko laguntza-sistemara heltzeko informazioa eman eta aholkatzea dute helburu bulego horiek. Europa Creativak 1.460 milioi euro bideratuko ditu zazpi urtetan (2014-2020), Europako sormen eta kultura sektoreak indartzera.

Entre los beneficiarios de estas ayudas, que reforzaron numerosos proyectos cinematográficos y audiovisuales, destacan el Industry Club del Festival de San Sebastián, en la categoría de mercados, y las productoras Basque Films y Kanaki Films en la convocatoria de desarrollo.  

De igual forma, en las convocatorias de distribución selectiva y automática, fue la empresa Golem Distribución la agraciada, mientras que en la de exhibición, gestionada en Euskadi a través de la red Europa Cinemas, los beneficiados el pasado año fueron Cines Golem Yamaguchi, Golem Alhondiga, Multicines Bilbao, Sade Principe, Sade Trueba y Cines Florida Gasteiz.

Las ayudas de Europa Creativa MEDIA también llegaron a la mini red de cines municipales que se gestiona a través de Zineuskadi, entre los que se encuentran Amaia Antzokia de Arrasate, Leidor de Tolosa, Bastero de Andoain, Herri Antzokia de Ordizia, Ermua Antzokia, Barakaldo Antzokia, Kultur Leioa Antzokia, Arriola Antzokia de Elorrio y Amorebieta Zornotza Aretoa.

Asimismo, cuatro películas con participación vasca han logrado apoyo a través de la garantía financiera que proporciona Europa Creativa, un mecanismo que facilita los avales necesarios para promover la concesión de préstamos a iniciativas tanto del sector cultural como del creativo. Estos cuatro títulos son ‘O que arde’ (Kowalski Films), ‘70 Binladens’ (Sayaka Producciones), ‘La trinchera infinita’ (Irusoin) y ‘El hijo del acordeonista’ (Abra Produkzioak).

Además de estos impulsos económicos, la oficina de Euskadi ofrece a los profesionales vascos la opción de participar en talleres ad hoc cuyo objetivo es apoyarles en el desarrollo de sus proyectos. Durante 2019 se han organizado sesiones de análisis de guion, de desarrollo de proyectos, de marketing y de coproducción internacional.

Este año 2020, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi continuará con esta línea de formación continua y asesoramiento personalizado. En breve tendrá lugar el taller de análisis de guion, que será impartido en Tabakalera por la directora y guionista catalana Mar Coll entre los días 11 y 13 de febrero.

La oficina de información Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi forma parte de la red de más de 40 Desks que el programa Europa Creativa posee en toda Europa, con el objetivo de informar, asesorar y facilitar a los profesionales de la industria audiovisual en Euskadi el acceso al sistema de ayudas comunitarias en apoyo de la industria audiovisual europea. Europa Creativa ha destinado 1460 millones de euros a fortalecer los sectores cultural y creativo de Europa durante el último periodo de siete años (2014–2020).

Volver