Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

22/Jun/2018

Euskadiko bi ekoizpen-etxek jaso dute garapen-proiektuetarako MEDIA laguntza

EUSKADI MOVIE AIE eta UNIKO ekoizpen-etxeek garapen-bidean dauden ikus-entzunezko lanei zuzendutako laguntzak jaso dituzte Red Fjords (Euskadi Movie AIE) eta Unicorn Wars (Uniko) filmetarako.

Red Fjords Islandiako hilketa lotsagarrienetako batean oinarrituta dago. 1615ean gertatu zen, 32 balea-arrantzale euskaldun hil zituztenean. Filmak Ishmaelen abenturak kontatzen ditu. Emaztea eta semea lurperatu ondoren, gosetea dela eta suntsituta dagoen Islandia herrialderantz itsasoratu den euskal baleontzi batean sartuko da. Lege batek atzerritarrekin egindako merkataritza debekatzen duen arren, bertako buruzagi batek baleen koipea salduko die euskaldunei, baina ekaitzak haien galeoia hondoratuko du. Orduan, oraindik ere Islandian, tokiko jauntxo batentzako mehatxu bihurtuko dira. Red Fjords Islandia eta Espainia arteko 50/50 koprodukzioa da eta honako hauek dira egileak: RVK Studios, Baltasar Kormákar ekoizle, aktore eta zuzendari islandiarra, Euskadi Movie AIEko Eduardo Carneros eta Javier López Blanco, Tornasol Films-ekoa. Zorroztasun historikoa mantendu nahi izan dutenez, islandieraz, euskaraz, danieraz eta latinez filmatuko dute.

Unicorn Wars Alberto Vázquez zuzendariaren bigarren film luzea da 2017an Animazioko Film Onenari emandako Goya saria gari jaso zuen “Psiconautas, los niños olvidados” filmaren ostean.  Frantziaren, Espainiaren eta Belgikaren arteko koprodukzioa da eta honako hauek dira ekoizpen-etxeak: Autour de Minuit (Nicolas Schmerkin), Uniko (Iván Miñambres), Abano (Chelo Loureiro) eta Panique! (Vincent Tavier). Unicorn Wars filmaren trama peluxezko hartzen eta adarbakarren arteko gatazka armatuko istorio bat da. Protagonistak bi anaia hartz dira: Azulín eta Gordi. Azulín bizirik dagoen azken adarbakarraren odola lapurtzearekin setatuta dago, hilezkor bihurtu nahi badu. Anaia, Gordi, aldiz, bakezalea da eta aurkako ideia du. Ez du adarbakarrak lurrean bizi diren deabruak direnik erabat uste. Gizakiari eta hark naturarekin duen harreman gatazkatsuari buruzko alegoria da, eta narrazioko eta estatikako bide berrien bidez ikusle guztiengana iristea du helburu.

Laguntza honen bigarren deialdia irailaren amaieran edo urriaren hasieran zabalduko da eta, ohikoa den moduan, beste bi mugaegun izango ditu: azaroa eta apirila.

Volver