Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

02/Oct/2020

Ez galdu Cartoon Springboard-en parte hartzeko aukera! / ¡No pierdas la oportunidad de participar en Cartoon Springboard!

[EUS] Animazioko Europako talentu gazteak Cartoon Springboardeko agertokira igoko dira. Aurten, Europa osoko animazio-eskoletako ikasle edo graduatuek sortutako 22 serie berri eta film luzeko proiektu bilduko dira. Hautatutako lanak sektoreko aditu garrantzitsuei aurkeztuko zaizkie, ikus-entzunezko merkatuan errazago sartzeko.

CARTOONek antolatu zuen ekitaldia, eta, hasiera batean, Valentzian, urriaren 27tik 29ra, egiteko programatuta zegoen. Baina, munduko osasun-larrialdia zela eta, online formatura aldatu zen.

Beren proiektuak aurkezteaz gain, ekitaldian parte hartzen duten ekoizle eta zuzendari gazteek beren proiektuak indartzeko aukera izango dute, online edizio berezi baten bidez, profesional trebatuek egindako saio interaktibo eta informatiboekin.

Mundu osoko profesional eta ikasleentzat da programa, eta aurrez grabatutako aurkezpenak eta saio magistralak ikusteko aukera izango dute Cartoon Springboard plataforma digitalaren bidez. Parte-hartzaileek, halaber, adituek proiektuei buruz egiten dituzten iruzkinak entzun eta beste partaide batzuekin elkarreraginean jardun ahal izango dute.

Hizlarien eta adituen zerrenda osoa eta programa Cartoon Springboard-en web orrian kontsulta daitezke.

Izena urriaren 9a baino lehen eman behar da.


[CAS] Los jóvenes talentos europeos de la animación se suben al escenario de Cartoon Springboard, el evento de pitching que este año reunirá 22 nuevas series y proyectos de largometrajes creados por estudiantes o graduados de escuelas de animación de toda Europa. Los proyectos seleccionados serán presentados a destacados expertos del sector con el objetivo de mejorar y facilitar su acceso al mercado audiovisual.

Organizado por CARTOON, el evento estaba originalmente programado para tener lugar en la ciudad española de Valencia del 27 al 29 de octubre, pero se cambió a un formato online debido a la emergencia sanitaria mundial.

Además de presentar sus proyectos, los jóvenes productores y directores que participen en el evento tendrán la oportunidad de potenciar sus proyectos a través de una edición especial online con un mix de sesiones interactivas e informativas realizadas por profesionales experimentados.

El programa estará abierto a profesionales y estudiantes de todo el mundo, quienes tendrán la oportunidad de ver presentaciones pregrabadas y sesiones magistrales a través de la plataforma digital Cartoon Springboard. También podrán escuchar los comentarios de los expertos sobre los proyectos e interactuar con otros participantes.

La lista completa de ponentes y expertos y el programa se pueden encontrar en el sitio web de Cartoon Springboard.

La inscripción debe hacerse antes del 9 de octubre.

Volver