Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

21/Ene/2021

Ezagutu Europa Creativa MEDIA Euskadik azken zazpi urteotan izan duen eragina

Urte amaierarekin batera, Europa Creativa MEDIA 2014-2020 programaren zazpi urteko zikloa ere bukatzen da. Urteotan, Europako Batzordearen funtsezko tresna izan da MEDIA, kide diren herrialdeetako ikus-entzunezko industriari laguntza emate aldera.

Sektore osoarentzat garrantzia handia du programak hiru oinarriri esker: kofinantzazio-laguntzen bidez esku-hartze ekonomikorako tresna eraginkorra delako, informazio-sare baliotsua eskaintzen duelako eta profesionalentzako prestakuntzari eta networking-ari laguntzeko programa aberatsa delako.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskaditik, azken 7 urteotan egindako lan guztia balioetsi nahi dugu. Izan ere, profesionalei beren proiektuak indartzen eta estrategia hobeak diseinatzen laguntzea izan dugu xede.

Hori dela eta, gure bulegoa MEDIA eta Kultura azpiprogrametako Europako 80 bulego baino gehiago dituen sare batekin lankidetzan aritu da azken urteotan, profesionalen artean networking-a sortzeko baita euren nazioartekotzea errazteko ere.

Ahaleginari, inplikazioari eta sormenari esker, eta Estatuko ikus-entzunezko industriako eragileen lankidetza garrantzitsuari esker, azken zazpi urteotan programa honek 6 milioi euro baino gehiago banatu ditu Euskadin.

Laguntza-deialdien bidez onuradunak izan diren Euskal erakundeak: Donostia Zinemaldia (SSIFF), Baleuko, Delirium Studios, Iberrota, Kinoskopik, Kanaki Films, Uniko, Basque Films, Abra Producciones, Moriarti Films, Kowalski Producciones, Sayaka Producciones, Euskadi Movie AIE, Talka Records, Arena Comunicación, Festival Films, Golem, Cines Florida Gasteiz, Cines Principe eta Trueba, Multis Bilbao, Mini Red Zineukadi (Bastero-Andoain, Leidor-Tolosa, Amaia-Arrasate, Herri Antzokia-Ordizia, Teatro Barakaldo, Ermua Herri Antzokia, Arriola Antzokia -Elorrio, Zornotza Aretoa-Zornotza eta Kultur Leioa)

Volver