Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

17/Feb/2017

Ikusle gehiago Europar Batasuneko zinema-aretoetan

Zinema-aretoak osasuntsu daude, hala erakutsi du, behintzat, Europako Ikus-Entzunezko Behatokiak Berlinalen plazaratutako ikerketa batek. Analisia 2016. urtean sektoreak izandako bilakaeraren isla da. Datu esanguratsuena, Europar Batasunean izandako ikusle kopuruaren gorakada da, 994 milioi. Azken aldiz, duela hamabi urte, 2004. urtean, iritsi ziren zinema-aretoak zifra horietara. Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeak kontuan hartuta zenbaki hori 1.270 milioi inguruan kokatzen da.

Egoera herrialdez herrialde

Azken urtean, Polonia, Txekia eta Eslovakia dira hazkunde nabarmenena izan duten herrialdeak, % 16,6ko; % 20,6ko eta % 23,6ko igoerarekin. Zentzu horretan, Espainiak eta Frantziak igoera azpimarragarriak izan dituzte beren lurraldeetan, % 7,5 eta % 3,6. Halaber, Erresuma Batuak % 2,1ko beherakada jasan du.

Europar Batasunetik kanpo, eta hiru urteko geldialdiaren ondoren, Errusiak % 9,6ko hazkundea izan du. Norvegiak azken 40 urtetako zifra handienak eskuratu ditu, % 9ko igoerarekin. Halaber, harrigarria Georgiak izandako gorakada, % 59,7. Txanponaren beste aldean Turkia, duela urte batzuk izandako igoerak, azken bi urteetan, beheranzko joera hartu du, % 3,6 ikusle gutxiago eskuratuz.

Film nazionalak

Europar Batasuna osatzen duten 24 herrialdeetatik hamaikak hazkunde positiboa izan dute film nazionalen merkatu-kuotari erreparatuz gero. Lehen postuan Frantzia kokatzen da, % 35,3rekin, eta bigarren lekua Erresuma Batuak eskuratu du, % 34,9rekin. Espainia % 17,9rekin kokatzen da; Alemaniatik % 22,7 edota Danimarkatik % 20,9 gertu. Europar Batasunetik kanpo Turkia kokatzen da buruan, % 53,4ko merkatu kuota eskuratuta. 

Volver