Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

24/Ene/2017

Kultur arloko enpresa txiki eta ertainentzako 150 milioi euroko finantziazio bide berria

CERSAk, Espainiako Birfidantzamendu Konpainiak, eta FEIk, Inbertsioetarako Europar Fondoak, hitzarmena sinatu dute Espainiako kultura eta sorkuntza arloko enpresa txiki eta ertainak (ETE) babesteko. Hitzarmenari esker, 150 milioi euroko inbertsioa bideratuko da enpresa horien jarduna finantzatzeko.

Hitzarmena aitzindaria da Europan, aurrez ez baita inon halakorik egin. Europa Creativako berme programaren baitan kokatzen da, kultur eta sorkuntza mailako enpresek dituzten beharrak asetzeko. Izan ere, tankera hauetako enpresek garatzen dituzten egitasmoak zailtasunak dituzte banketxeetan eskatzen dituzten kredituen bermeak aurkezteko, kasurik gehienetan aktibo ukiezinak garatzen dituztelako.

Hitzarmena sinatu berritan, Fernando Benzo Espainiako Kultura Idazkariak adierazi duenez, “hitzarmenaren xedea kultura eta sorkuntza industriak indartzea da. Zuzeneko inbertsioa izan ez arren, hitzarmenari esker enpresa hauek erraztasunak izango dituzte finantziazioa lortzeko, hazteko eta lanpostuak sortzeko”. 

Volver