Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

27/Mar/2017

Miguel Gomez-Tejedor euskal gidoilaria Sources 2 gidoi tailerrean

Sources 2 tailerra lehen aldiz izango da Luxemburgon, datorren martxoaren 30etik apirilaren 7ra. Guztira, hamabost film luze eta dokumentalen proiektuak aukeratu dira, tartean Miguel Gomez-Tejedor euskal gidoilariarena.

Zazpi egunez gidoilariak, zuzendariak eta ekoizleek beren proiektuak garatu eta trebakuntza profesionala jasoko dute. Tailerrak Miguel Machalskik, Eric Collinsek eta Michael Seeberek, zine sektoreko adituek, gidatuko dituzte. Halaber, hiru hilabetez jarraipena egingo zaie egitasmoei. 

Volver