Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

09/Jun/2020 - 11/Jun/2020

Nazioarteko Koprodukziorako Tailerra / Taller de coproducción Internacional

KOPRODUKZIOAK - NAZIOARTEKOTZEKO BIDEAK

Zure filmerako nazioarteko koprodukzioa nola bilatu COPRODUCCIONES – VÍAS DE INTERNACIONALIZACIÓN

Cómo buscar coproducción internacional para tu película  

Donostian, 2020ko ekainak 9 - 11 / Donostia, 9 – 11 de junio de 2020

Izena emateko azken eguna: 2020ko maiatzaren 20a Fecha límite de inscripción: 20 de mayo

Europa Creativa Desk MEDIA EuskadikDonostia Zinemaldia-rekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Proiektu honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.

Aurten, Covid-19aren krisia dela eta, aholkularitzen formatua aldatu eta, horrenbestez, onlineko topaketak antolatu behar izan ditugu. Dena den, osasun arloko agintariek baimena emango baligute, ez dugu baztertzen banakako aholkularitza-saioak presentzialak izatea. Jaialdiko 68. edizioko Industry Cluben bazkideak bilatzeari dagokionez, aukerak aurtengo edizioa egiteko erabiliko den formatuaren mende geratuko dira.

Zinema arloko film luzeko 6 proiektu (fikzioa, animazioa, dokumentala) aukeratuko dira.

Ekainaren 9tik 11ra eskainiko da aholkularitza.

Zuek ere parte hartzea espero dugu.


Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi organiza en colaboración con el Festival de San Sebastián, la asesoría para proyectos cinematográficos con vocación internacional. Una iniciativa dirigida a productores con proyectos de largometraje en fase de desarrollo ó preproducción, que les aportará un punto de partida sólido para la internacionalización de sus proyectos y la búsqueda de nuevos socios durante la 68ª edición del Festival de San Sebastián.

Este año debido a la crisis del Covid-19 nos vemos obligadas a modificar el formato de las asesorías y por lo tanto a organizar los encuentros online. Sin embargo, si las autoridades sanitarias así lo permitieran, no descartamos que las asesorías individuales puedan llegar a ser presenciales. En cuanto a la búsqueda de socios en el Industry Club de la 68ª edición del Festival, las posibilidades quedan pendientes del formato en que finalmente se celebre la edición de este año.

Se seleccionarán 6 proyectos de largometraje cinematográfico (ficción, animación, documental).

El asesoramiento se llevará a cabo los días 9, 10 y 11 de junio.

Esperamos vuestra participación.

TAILERRAREN DESKRIBAPENA

Tutorea: PABLO IRAOLA (Ukbar Filmes, Portugal)

Pablo Iraola (Buenos Aires, 1966) Patagonik Film Group taldean hasi zen lanean 2001ean, Latinoamerikako zinema-merkatua garatzen. 25 film baino gehiago estreinatu ditu eta, horien artean, hauek aipa ditzakegu: “El Último Tren”, Marcelo Piñeyroren “Kamchatka” edo Fabian Bielinskyren “El Aura”.

2008an Portugalera bizitzera joan eta Ukbar Filmes sortu zuen. Ordutik, 40 film eta sail baino gehiago ekoitzi ditu (fikzioa zein dokumentala), gehienak koprodukzioan, eta nazioarteko banaketa zabala izan du. Besteak beste, lan hauek ekoitzi ditu: Bratislava International Film Festival jaialdian sari nagusia jaso eta Cristian Jimenezek zuzendu zuen “Ilusiones Ópticas”; Joao Nuno Pintoren “América”, Cristian Jimenezek zuzendu zuen “Bonsái”, “Puentes de Sarajevo”, Europako 13 zuzendariren (Jean Luc Goddard, Angela Schanelec, besteak beste), omnibus filma, 2014an Cannesen estreinatu zutena; Licinio Acevedoren “Tren de Sal y Azúcar”, Locarnon estreinatu zutena; Marcelo Gomesen “Joaquim”; eta Daniela Thomasen “Vazante”, 2017ko Berlinalen estreinatu zituzten eta Terry Gilliamen “El Hombre que Mató a Don Quijote” (2018ko Canneseko Jaialdiari amaiera emateko film gisa estreinatu zuten ofizialki).

Data eta tokia. Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 9, 10 eta 11. Skype bidez izango da.

Aholkularitza-saioaren helburua. Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko eta nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...)

Proiektuen hautaketa: Pablo Iraolak hautatuko ditu proiektuak. Gehienez sei proiektu izango dira.

Lan-hizkuntza: Gaztelania

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Sinopsis.

  • 5 eta 8 orrialde arteko tratamendua.

  • Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).

  • Finantzazio plana.

  • Finantziazioaren egoera.

  • Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.

  • Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).

  • Zuzendariaren oharrak.

  • CV: enpresarena eta ekoizlearena.

  • Kronograma

Parte hartu nahi izanez gero, atxikita jaso duzun formularioa behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 20a baino lehenago Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko posta helbidera: info@europacreativaeuskadi.eu

Informazio gehiago: 943 326837


DESCRIPCIÓN DEL TALLER

Tutor: PABLO IRAOLA (Ukbar Filmes, Portugal)

Pablo Iraola (Buenos Aires, 1966) comenzó en Patagonik Film Group en el 2001, a desarrollar el mercado de cine Latinoamericano. Responsable por el estreno de más de 25 películas, como “El Último Tren”, “Kamchatka” de Marcelo Piñeiro o “El Aura” de Fabian Bielinsky.

Se muda a Portugal en el 2008 y crea Ukbar Filmes. Desde entonces, ha producido más de 40 películas y series, tanto ficción como documental, la mayoría de ellas en coproducción y con amplia distribución internacional. Entre otras, ha producido “Ilusiones Ópticas” de Cristian Jimenez, que recibió el Gran Premio en el Bratislava International Film Festival, “América” de Joao Nuno Pinto, “Puentes de Sarajevo”, un filme ómnibus de 13 directores europeos (Jean Luc Goddard, Angela Schanelec, entre otros), estrenada en Locarno, “Joaquim” de Marcelo Gomes y “Vazante” de Daniela Thomas, ambas estrenadas en la Berlinale 2017 y “El Hombre que Mató a Don Quijote”, de Terry Gilliam, que tuvo su estreno oficial como película de clausura del Festival de Cannes 2018.

Fecha y lugar Cada proyecto seleccionado contará con una asesoría personalizada de dos horas que le será agendada durante uno de los siguientes días: 9, 10 y 11 de junio. Vía Skype.

Objetivo de la asesoría La finalidad es orientar a los productores seleccionados en la internacionalización de sus proyectos, en la búsqueda de socios y nuevas fuentes de financiación internacional. Se trata de un asesoramiento profesional personalizado (feed- back, ideas, consejos prácticos…).

A quién va dirigido A productores con sede fiscal en Euskadi que estén desarrollando (o en fase de preproducción) un proyecto de largometraje cinematográfico.

Selección de proyectos Los proyectos serán seleccionados por Pablo Iraola. La selección final estará compuesta por un máximo de 6 proyectos.

Idioma de trabajo Español

Documentación a presentar por los solicitantes

  • Sinopsis.

  • Tratamiento de entre 5 y 8 páginas.

  • Presupuesto orientativo.

  • Plan de financiación.

  • Estado de financiación del proyecto.

  • Propuesta de equipo técnico y artístico.

  • Nota del productor (qué tipo de película quiere hacer, referencias cinematográficas, con qué países le gustaría coproducir, con qué empresas…)

  • Nota del director.

  • CV de empresa y productor.

  • Cronograma.

Si quieres participar, envíanos el formulario adjunto debidamente completado, junto a la documentación solicitada a: Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, info@europacreativaeuskadi.eu antes del 20 de mayo.

Para más información: 943 32 68 37

Más información

Volver