Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

10/May/2017

NEXT/CHANGE, Exhibidoreentzako "Europa Cinemas" trukaketa programak 2017an jarraituko du

Ekimenaren helburuak hauek dira:

  • Exhibidoreak atzerrira bidaiatzea eta lan esperientzia berria lortzeko aukera izatea bakoitzaren gaitasunak eta jakintza maila hobetzeko: Programazioa, datu kudeaketa/bezeroekiko harremana, diseinu eta espazioa, besteak beste.
  • Zineko lehiakortasun maila handitzea eta langileen gaitasunak garatzea.
  • Europa mailan trukaketak eta sinergiak sustatzea.

 Horrela funtzionatzen du Europa Cinemas-eko partaidetza:

  • Aukera paregabea Europa Cinemas sareko exhibidore kideentzat eta beste edozein Media estatuko exhibidoreentzat.
  • Ostalari zinema Europa Cinemas sareko partaide izan behar da.
  • Partaideek proiektua aurkeztu behar dute, helburuak eta espero dituzten emaitzak hilabete bateko aurrerapenarekin aurkeztuz.
  • Gehienez enpresa bakoitzeko 2 partaide joan daitezke (bakoitza postu desberdinean); partaide bakoitzak eskaera-inprimakia eta lan ordutegia aurkeztu behar ditu.
  • Exhibidore enpresa bakoitzak laguntza honetatik etekinak urtean behin soilik lor ditzake.

Europa Cinemasek laguntza hauek eskaintzen ditu:

  • Bidaia: % 50, gehienez 150 € pertsonako
  • Ostatua: % 50, gehienez 75 €/ gaua pertsonako, 7 egun baino gutxirako.

Parte hartzeko, ezinbestekoa da lehenik eta behin harremanetan jartzea elkartrukea bideragarria den jakiteko. Ondoren, proiektua eta eskaera-inprimakia bidali (laguntzak iritsieraren arabera banatuko dira).

Zalantzak argitzeko, idatzi apreda@europa-cinemas.org (Adrian Preda) posta helbidera. Gainontzeko informazioa, web gunean.

Volver