Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

28/Mar/2019 - 25/Abr/2019

Nola bereizi zure proiektua besteengandik eta nola komunikatu produkzio-dossierretik / Cómo diferenciarnos y comunicar desde el dossier de producción

Marketing Tailerraren deialdia – Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Nola bereizi zure proiektua besteengandik eta nola komunikatu produkzio-dossierretik

(Maiatzak 28, Donostia - Tabakalera)

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak tailer hau antolatu du gure ikus-entzunezko proiektuetarako komunikazioan inbertitzen noiz eta nola hasi lantzeko. Gure gidoia irakurri aurretik, ekoizle gisa gu ezagutzen hasi aurretik, gure talde artistikoa zein den ikusteaz arduratu aurretik edo gure aurrekontua eta finantza-plana baloratu aurretik, gure proiektura hurbilduko direnak lehenik eta behin guk aurkeztu dugun moduaren arabera etorriko dira. Beraz, garrantzitsua da hasiera-hasieratik tresna sendoa eta erakargarria izatea, proiektu hori modu eraginkorrean komunikatuko duena.

Jardunaldia ez da produkzio-dossier egituratuak, landuak eta sortzaileak sortzeko hurbilketa didaktiko soila; horrez gain, proposamen grafiko erreala eta pertsonalizatua ere izango du proiektu bakoitzerako. Hori guztia komunikazio-agentzia profesional batek eta diseinatzaile grafiko espezializatu batek egingo dute.

Tailerra maiatzaren 28an egingo da Tabakaleran, Álvaro Vegaren eskutik. Zinema sustatzen esperientzia zabala duen profesionala da, ikus-entzule mota ororentzako 100 film baino gehiagoren sustapenaz arduratu da. Ikusleen artean arrakasta handia lortu duten filmak zein nazioarteko aitorpen handia lortu duten zinema independenteko lanak sustatu izan ditu. Vértigo Films etxeko marketin-zuzendaria eta prentsaburua izan zen 2007tik 2012ra eta orain bere enpresan, DobleSentido izenekoan, enpresaren sortzaile- eta zuzendari-lanetan dabil. Zinemaren industriari lotutako marketina, komunikazioa, ekitaldiak eta prestakuntza lantzen ditu bertan.

Tailerrak bi saio izango ditu; konferentzia ireki bat eta aukeratutako proiektuekin talde-lanerako tailer bat.

Norbere proiektuarekin parte hartu nahi dutenek dokumentazio hau bidali beharko dute:

  • Ekoizlea – harremanetarako datuak
  • Titulua
  • Sinopsia, 3 lerro
  • Generoa
  • Garapen-egoera
  • Produkziorako aurrez ikusitako aurrekontua
  • harremanetarako xehetasunak
  • Produkzio-dossierra, orriak zenbakitu gabe

Dokumentazioa aurkezteko deialdiaren mugaeguna: 2019ko apirilak 25. (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu)

Konferentzian parte hartzeko mugaeguna: 2019ko maiatzak 21

Convocatoria de Taller de Marketing

Cómo diferenciarnos y comunicar desde el dossier de producción

(28 de mayo de 2019, Donostia - Tabakalera)

La oficina Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi organiza este taller donde se aborda cómo y desde cuándo comenzar a invertir en comunicación para nuestros proyectos audiovisuales. Antes de leerse nuestro guion, de detenerse en conocernos como productores, de preocuparse de quién es nuestro equipo artístico o de valorar nuestro presupuesto y plan de financiación, quienes se acerquen a nuestro proyecto lo harán en primer lugar a través de la manera en que lo presentamos. Por eso es importante contar desde un inicio con una herramienta sólida y atractiva que comunique eficazmente dicho proyecto.

La jornada no solo ofrecerá un acercamiento didáctico a la creación de dossieres de producción estructurados, elaborados y creativos, sino que los participantes contarán además con una propuesta gráfica real y personalizada para cada uno de sus proyectos realizada por una agencia de comunicación profesional y un diseñador gráfico especializado.

El taller se celebrará el 28 de mayo en Tabakalera de la mano de Álvaro Vega, experimentado profesional en la promoción de cine responsable de la promoción de más de 100 películas para todo tipo de audiencias. Desde blockbusters hasta películas de debut pasando por el cine independiente de mayor reconocimiento internacional. Director de Marketing y Jefe de Prensa de Vértigo Films entre 2007 y 2012, actualmente desarrolla su actividad como fundador y director de DobleSentido, su propia agencia de marketing, comunicación, eventos y formación para la industria del cine.

El taller se dividirá en dos sesiones, una conferencia abierta al público y un taller de trabajo en grupo con los proyectos seleccionados.

Los interesados en participar con su proyecto deberán enviar la siguiente documentación:

  • Productor/a - Contacto
  • Título
  • 3 líneas de sinopsis
  • Género
  • Estado del desarrollo
  • Presupuesto estimado de la producción
  • Detalles de contacto
  • Dossier de producción sin enumerar páginas

Fecha límite de convocatoria para presentación de documentación: 25 de abril de 2019. (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu)

Fecha límite para participar en la conferencia: 21 de mayo de 2019.

Volver