Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

28/Mar/2017

Proiektuak garatzeko tailerra eskainiko du Edgard Tenembaumek

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-Zineuskadi bulegoak, SOURCES 2rekin elkarlanean, gidoien idazketara eta film luzeen eta dokumentalen proiektuak garatzera bideratutako bi tailer antolatu ditu.

Lehena martxoaren lehen astean burutu zen eta bigarrena gaur arratsaldean hasi, eta ostegunera arte luzatuko da. Parte hartzaileek MEDIA Garapena deialdira aurkezteko aholkularitza jasoko dute.

Proiektuak garatzeko tailerra

Film luzeen eta dokumentalen proiektuak garatzeko tailerraren gidaria Edgar Tenembaum izango da, ekoizle ospetsu eta Tu Vas Voir konpainiako sortzailea. Bertan, Gérard Lacroix bazkidearekin batera hainbat lan ekoitzi ditu, besteak beste: The 92 Minutes of Mr. Baum, Assi Dayanena; Late Marriage, Dover Kosashvilirena; Le Souffle, Damien Odoulena eta Diarios de Moticicleta, Walter Sallesena.

Bi egun iraungo dituen bisitan pertsonalizatutako aholkularitza eskainiko du. Orotara, ondorengo zazpi ekoiztetxeekin arituko da lanean Tenembaum: Lamia, Kubelik Films, Gariza Films, Pedro Fuentes, Zinea Sortzen, Arquetipo Comunicación eta Arena Comunicación. 

Volver