Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

06/Feb/2017

Series Maniaren koprodukzio foroak 50.000 euroko saria banatuko du

Apirilaren 13tik 23ra ospatuko den Series Mania jaialdiaren barnean koprodukzio foroa egingo da. Lehen aldiz, telebista serie proiektu onenak 50.000 euroko saria jasoko du. Foroa apirilaren 18tik 21era ospatuko da.

Ekitaldia garapen bidean dauden telebista serie proiektuei zuzentzen zaie soilik. Foroak finantzio bila dauden 15 serie proiektu aukeratuko ditu, zeinak mundu guztiko 400 telebista exekutiboren aurrean aurkeztuko diren. Aldi berean, proiektuen garapena erraztuko duten pitching sesioak egingo dira.

Izena emateko epea zabalik dago eta otsailaren 17an amaituko da. Proiektua erregistratzeko eta informazio gehiagorako Series Mania webgunea jarri da eskuragarri. 

Volver