Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

20/Mar/2018 - 26/Mar/2018

Tabakaleran dokumentalentzako aholkularitza-saioak eman dira

Aurreko astean amaitu ziren Catherine Ulmerrek errazten dituen proiektu dokumentalei zuzendutako banakako aholkularitza tailerrak Etxepare Euskal Insitutua, IBAIAren eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi elkarteari esker.

Jardunaldia Etxepare Institutuko Bilera Gelan egin zen martxoaren 20, 21 eta 22an. Jardueraren programa bi zati nagusitan banatu zen: banakako aholkularitza batetik eta proiektuen aurkezpena bestetik. Tailerraren lehen zatia aski ezaguna den eta dokumentalaren alorrean ibilbide luzea duen Catherine Ulmer-ek zuzendu zuen. Catherinek ere IBAIAk antolatutako "Lau Haizetara" Dokumental Foroan parte hartzen du. Gidoitik, ekoizpen eta zuzendaritzara, Catherine-k nazio eta nazioarteko aintzatespen eta presentzia duten proiektuetan lan egin du eta dokumentalen mundua ederki ezagutzen du.

Prestakuntzaren bigarren zatia Yves Jeanneau-ren aurkezpena izan zen, Sunny Side of the Dock merkatuaren zuzendariak ekitaldia bera eta proiektuen hautaketa ildoak azaldu zituen.

Guztira jarraian zerrendatutako ekoizpen etxeen 8 proiektu dokumental aukeratu ziren garapen fasean: Lumiere Produkzioak - Sur Films (Alemania), DCPCINE, Sonora Studios - Xirimiri, Irusoin S.A. - Mirokutama.Koop, Audiovisual Proiektuak arloa - SLU Kulturala, Bainet Zinema S.A., Bideografiak Ekoizpenak S.L.L., Haruru Filmak - Kooperatiba Ikus-entzunezko Laborategia. Proiektu bakoitzak "diagnostiko" erako aholkularitza jaso zuen zeinetan proiektuaren izaera orokorra aztertzen zen datorren Sunny Side of the Dock jaialdiari ahaik eta probetxu gehien ateratzeari begira.

Sunny Side of the Dock jaialdiak mundu osoko ekoizle, banatzaile eta dokumental egileak biltzen ditu (60 herrialdetako 2.000 profesionalek). Merkatuak industria berriaren azken joerak jarraitzen ditu, gaur egun 700 istorio ezezagun aurkeztu ahal izan dira, konexio berriak sortzen dira eta istorioak kontatzeko modu interaktiboak (errealitate birtuala barne) jorratzen dira, pitching saioak, mahai-inguruak eta sare-jarduerak antolatzearekin batera. Garapenean edo ekoizpenean dauden 36 proiektu aukeratu eta nazioarteko 350 erabaki-arduradunei aurkeztuko zaizkie. Parte-hartzaileek aukera izango dute bazkide potentzialak lortzeko; editoreak, erosleak, ekoizleak eta banatzaileak besteak  beste.

Sunnyko hurrengo edizioa 2018ko ekainaren 25etik 28ra egingo da La Rochelle-n (Frantzia).

Volver