Maren Ade zuzendari alemaniarraren Toni Erdmann filmak jaso du 2016 urteko LUX Saria. Pelikulak aita-alaba baten arteko harremana kontatzen du, elkar ulertzeko saiakera egiten dutenak urte luzez banatuta egon ondoren. Tragikomedia bat da, gaur egungo gizarte europarrari kritika zorrotza egiten diona.
Bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren, Leyla Bouziden À peine j'ouvre les yeux (Abro los ojos) eta Claude Barrasen Ma vie de courgette (Mi vida como un calabacín) filmek jaso dute.
LUX Sarien hamargarren edizioa ospatu da aurten. Hastapenetik, hizkuntza aniztasunaren eta kultura aniztasunaren aldeko apustua egin du. Sariketa helburu bikoitzarekin jaio zen: europear zinemaren zirkuitua zabaltzea eta egungo gizarteak dituen arazoen inguruko hausnarketa sustatzea.
Informazio gehiago LUX Sarietako webgunean.
Volver