Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

20/Mar/2017

Zabalik da VR Creators Lab jardunaldietan izen emateko epea

Errealitate birtuala eta filmak 360º-tan egiteko formazio eta garapen jardunaldietarako izen emateko epea zabaldu dute. Bost egunez, datorren uztailaren 17tik 21era, Munichen egingo da VR Creator´s Lab. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna datorren apirilaren 28a izango da.

Laborategiak tailer praktikoak eskainiko ditu adituekin. Ikasteko, aztertzeko eta esperimentatzeko topagune ezin hobean bilakatuko da. Jardunaldiak, errealitate birtualaren sorkuntzan aritzen diren idazle, diseinatzaile, zinemagile edota ekoizleei zuzentzen zaie.

Informazio gehiagorako VR Creator´s Lab webgunea jarri da eskuragarri. Halaber, edozein zalantzarako ondorengo posta elektronikora idatzi daiteke: vr-creators-lab@filmzentrum.net

Volver