Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

08/Nov/2016

Zabalik dago Zinema Eraikitzen sailaren 31. edizioan inskribatzeko epea

Irekita dago Zinema Eraikitzen ekimenaren hurrengo edizioan inskribatzeko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko Zinema Jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia. 2017ko martxoaren 23an eta 24an izango da edizio hori, Cinelatino, Rencontres de Touluse ekimenaren esparruan.

Ekimenaren helburua Latinoamerikan ekoitzitako film luzeak bukatzen laguntzea da; betiere, postprodukzio-fasean zailtasunak badituzte. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, talde horrek laguntza eman dezan film horiek amaitzeko, banatzeko eta zinema-jaialdietan estreinatzeko.

Zinema Eraikitzen ekimenak nabarmen lagundu du talentu berriak ezagutarazten eta azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta merkaturatzen, hala nola Ixcanul, Jayro Bustamante-rena; Desde allá, Lorenzo Vigas-ena; Aquí no ha pasado nada, Alejandro Fernández Almendras-ena, bai eta Donostia Zinemaldiaren 64. edizioan saritutakoak ere: Rara, Pepa San Martín-ena (Horizontes saria) eta El Invierno, Emiliano Torres-ena (Epaimahaiaren Sari Berezia eta Argazki Onenaren Saria).

Zinema Eraikitzen ekimena funtsezko hitzordu bilakatu da Europako eta Latinoamerikako ekoizleentzat eta industriako profesionalentzat.

SARIAK

Zinema Eraikitzen saileko 31. edizioan honako sari hauek banatuko dira:

  • ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA: film baten postprodukzio-zerbitzuak eta CNCren beka bat Frantzia barruan postprodukzio-lanak egiteko, honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariek emana: CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), CNC (Centre National du Cinéma et de l’Image Animée), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari, Titra Film.
  • CINE + ERAIKITZEN SARIA: Ciné+ kateak emana, filma Frantzian banatuko duen etxearentzat.
  • EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA: Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE erakusle-sareak (Confédération Internationale des Cinemas d’Art et d’Essai) filma sustatuko dute.

INSKRIPZIOA

  • Latinoamerikako ekoizpena (gehiengoa edo gutxiengoa) duten film luzeek parte har dezakete.
  • Film luzeek, amaitu ostean, 60 minututik gorako iraupena izan behar dute.
  • Film luzeek postprodukzio-fasean egon behar dute (lehen kortea, gutxienez).
  • Ebaluatzeko aurkeztutako korteak ingelesez edo gaztelaniaz azpititulatuta egon beharko du, baldin eta jatorrizko bertsioa ez bada gaztelaniaz.
  • Inskribatzea doakoa da.

Inskripzioa on line egin nahi izanez gero, hemen duzu formularioa. Filmak inskribatzeko eta materiala jasotzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 27a. 

HAUTAKETA

Hautaketaren emaitza martxoaren hasiera-aldera jakinaraziko dute. Hautatuz gero:

  • Zuzendaria eta ekoizlea 31. Zinema Eraikitzen ekimenera bertaratu beharko dira, 2017ko martxoaren 22an, 23an eta 24an.
  • Proiektatzeko kopiak jatorrizko bertsioan egon beharko du, ingelesezko azpitituluekin.
  • Emanaldietarako, Blu Ray formatuan aurkeztu beharko da (hiru back up kopia).

KONTAKTUAK

Inskripzioak Esther Saint-Dizier 

Profesionalak Eva Morsch Kihn 

Donostia Zinemaldia T.. +34 943 48 12 12 enconstruccion@sansebastianfestival.com www.sansebastianfestival.com

Cinélatino, Rencontres de Toulouse 11-13 Grande Rue Saint Nicolas31 300 Toulouse T: +33 561 32 98 83 www.cinelatino.fr

Volver