Europa Creativa Desk Media Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

03/May/2017

Zabalik dago Zinema Eraikitzen sailaren 32. edizioan izena emateko epea

Zinema Eraikitzen sailaren 32. edizioan proiektuak aurkezteko epea zabalik dago eta aurten gainera lehen aldiz Film Factory saria emango da. Sarituak mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erosita izatea ahalbidetuko zaio. Ekimen honek postprodukzio arazoak dituzten Latinoamerikako film luzeak bultzatzea du helburu, azken hiru edizioetan aurkeztutako filmek. Proiektuak aurkezteko azken eguna datorren ekainaren 30a izango da.

Zinema Eraikitzen sailaren aurtengo edizioa, irailaren 25ean 26an eta 27an izango da eta sinergia profesionalak sortu nahian, koprodukzioak eta filmak nazioartean mugi daitezen, egun berean egingo dira Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa eta Glocal in Progress egitasmoa.

Ondorengoak dira banatuko diren sariak:

  • Industriaren Zinema Eraikitzen saria. Sari honen gakoa postprodukzio zerbitzuetan egongo da.
  • Film Factory saria. Zinema Eraikitzen saileko 32. edizioan hautatutako filmetako baten nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erosi ahal izango ditu.
  • CACI / Ibermedia TV Zinema Eraikitzen Saria. Sari hau Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat izango da eta saria irabazlearen filma telebistan zabaltzeko Laguntza Programan sartuko da.
Volver