Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

07/Jun/2021

Europa Creativa 2021 -2027 | Deialdi berrien aurrerapena (MEDIA y CROSS SECTORAL)

[EUS] Europa Creativa programa berria aurkezten dizuegu. Haren aurrekontua %50 handitu da, aurreko programarekin (2014/2020) alderatuta, eta kultura-aniztasuna indartzeko eta kultura- eta sorkuntza-sektoreen beharrei eta erronkei erantzuteko ekintzetan inbertituko du. Barneratzen dituen berrikuntzek sektore horiek berreskuratzen lagunduko dute, eta ahaleginak egingo dituzte lehiakorragoak, ekologikoagoak, digitalagoak eta inklusiboagoak izan daitezen.

Hauek dira Europa Creativaren helburu nagusiak:

  • Europako kultur eta hizkuntza aniztasuna eta haren kultur ondarea zaindu, garatu eta sustatzea.
  • Kultura- eta sorkuntza-sektoreen lehiakortasuna eta ahalmen ekonomikoa handitzea, bereziki ikus-entzunezko sektorearena.

Mariya Gabriel Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteriako komisarioaren arabera: “EB osoko zortzi milioi pertsonak baino gehiagok egiten dute lan kultura-jarduera batean. Kulturak ez du ez mugarik ez nazionalitaterik ezagutzen. Artea munduari irekitako leihoa da, eta guztion artean zubiak eraikitzen laguntzen du. Museoak, zinemak, kultur ondareko lekuak eta antzokiak irekitzen hasten diren honetan, Batzordeak kultura- eta sormen-sektoreei ematen dien laguntza azpimarratu nahi nuke. Aurrekontu handiagoarekin, Europa Creativak sektore horien berreskuratzea indartu nahi du, eskaintzen diguten aniztasun eta sormena alde batera utzi gabe”.

Thierry Breton Barne Merkatuko komisarioak, berriz, hau esan du: “Arte- eta sorkuntza-adierazpenak leku nagusia du, bai kultura- eta sorkuntza-industrietan bai gure europar identitatean. Europa Creativa programa biziberrituak nazioartean eragina duten Europako istorioak bultzatzeko eta pandemiak larriki kaltetu dituen sortzaile, ekoizle, banatzaile eta erakusle europarrei laguntzeko balioko du. Balio-katearen eta muga linguistikoen bidezko lankidetzaren bidez eta enpresa-eredu berritzaile berrien bidez, MEDIA programak ikus-entzunezko ekosistema dinamikoa eta kulturalki askotarikoa indartzea aurreikusten du. Lehenengo aldiz, eta komunikabideen aniztasuna gero eta mehatxatuago ikusten den unean, Europa Creativak komunikabideen sektore osasuntsu eta jasangarria sustatzeko ere balioko du EB osoan”.

Europa Creativa hiru adarretan banatzen da:

  1. Kultura: kultura- eta sorkuntza-sektore guztiak hartzen ditu, ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektoreak izan ezik.
  2. MEDIA: ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektoreak biltzen ditu.
  3. Intersektoriala: sektore sortzaileen arteko lankidetza errazten du eta komunikabideen sektorea barne hartzen du.

Dokumentu interesgarriak:

AURKEZPENA

Europa Creativa 2021-2027 LIBURUXKA

EGRANTS. MEDIA España bulegoak sortutako tutoretza-bideoa

FUNDING AND TENDERS OPPORTUNITIES WEBINAR

Gure webgunearen eta Facebook-en bidez argitaratuko ditugun deialdiei adi egotea gomendatzen dizuegu.


[CAS] Os presentamos el nuevo programa Europa Creativa, cuyo presupuesto se ha incrementado un 50% en comparación con su programa predecesor (2014-2020). Invertirá en acciones que refuercen la diversidad cultural y respondan a las necesidades y desafíos de los sectores cultural y creativo. Las novedades que introduce contribuirán a la recuperación de estos sectores, dando impulso a sus esfuerzos por ser más digitales, ecológicos, resilientes e inclusivos.

Los objetivos principales de Europa Creativa son los siguientes:

  • Salvaguardar, desarrollar y promover la diversidad cultural y lingüística de Europa y su patrimonio cultural.
  • Aumentar la competitividad y el potencial económico de los sectores culturales y creativos, en particular el sector audiovisual.

Según la Comisaria de Innovación, Investigación, Cultura, Educación y Juventud, Mariya Gabriel: «Más de ocho millones de personas de toda la UE trabajan en alguna actividad cultural. La cultura no conoce de fronteras ni de nacionalidades. El arte representa una ventana abierta al mundo y contribuye a tender puentes entre todos nosotros. Ahora que los museos, los cines, los lugares del patrimonio cultural y los teatros empiezan a reabrirse, me gustaría reiterar el apoyo de la Comisión a los sectores cultural y creativo. Con un mayor presupuesto, Europa Creativa aspira a reforzar la recuperación de estos sectores, sin dejar de promover la enorme diversidad y creatividad que nos ofrecen».

Por su parte, Thierry Breton, Comisario de Mercado Interior, ha declarado: «La expresión artística y creativa ocupa un lugar central tanto en las industrias culturales y creativas como en nuestra identidad europea. El revitalizado programa Europa Creativa servirá para impulsar historias europeas de impacto internacional y para apoyar a creadores, productores, distribuidores y exhibidores europeos, que se han visto gravemente afectados por la pandemia. Mediante la colaboración a través de la cadena de valor y de las fronteras lingüísticas, así como de nuevos modelos empresariales innovadores, MEDIA prevé reforzar un ecosistema audiovisual dinámico y culturalmente diverso. Por primera vez, y en un momento en el que el pluralismo de los medios de comunicación se ve cada vez más amenazado, Europa Creativa también servirá para promover un sector de los medios de comunicación sano y sostenible en toda la Unión».

Europa Creativa se divide en tres ramas:

  1. Cultura: abarca todos los sectores culturales y creativos (salvo los sectores audiovisual y cinematográfico)
  2. MEDIA: engloba los sectores audiovisual y cinematográfico.
  3. Intersectorial: facilita la colaboración entre los sectores creativos y comprende el sector de los medios de comunicación.

Documentos de interés:

PRESENTACIÓN

FOLLETO Europa Creativa 2021-2027

EGRANTS. Video tutorial elaborado por la oficina de MEDIA España.

FUNDING AND TENDERS OPPORTUNITIES WEBINAR

Os recomendamos que estéis atentos a la publicación de convocatorias a través de nuestra web y Facebook.

Volver