Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

29/Jun/2021

Europa Creativaren aurkezpena / Presentación de Europa Creativa

[EUS] Online jardunaldi honetan Europa Creativa programa berria aurkeztuko dizuegu. Haren aurrekontua %50 handitu da, aurreko programarekin (2014/2020) alderatuta, eta kultura-aniztasuna indartzeko eta kultura- eta sorkuntza-sektoreen beharrei eta erronkei erantzuteko ekintzetan inbertituko du. Barneratzen dituen berrikuntzek sektore horiek bultzatzen lagunduko dute, baita babesa eman ere lehiakorragoak, ekologikoagoak, digitalagoak eta inklusiboagoak izateko egiten ari diren esfortzuei.

Hauek dira Europa Creativaren helburu nagusiak:

  • Europako kultur eta hizkuntza aniztasuna eta haren kultur ondarea zaindu, garatu eta sustatzea.
  • Kultura- eta sorkuntza-sektoreen lehiakortasuna eta ahalmen ekonomikoa handitzea, bereziki ikus-entzunezko sektorearena.

Jardunaldia kulturaren eta sormenaren sektoreko enpresa, entitate, erakunde eta ekipamendu publiko eta pribatuei zuzenduta dago; zehazki Europa Creativa programaren testuinguruan Europar Batasunaren finantza-laguntza jasotzeko aukera duten proiektuak dituztenei.

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

11:30 – 11:35. Ongietorri instituzionala Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariaren eskutik.

MEDIA azpiprogramaren aurkezpena:

11:35 – 12:00 MEDIA azpiprogramaren ildo berriak aurkeztuko ditu Ainhoa Gonzálezek, Europa Creativa - MEDIA Euskadi bulegoko koordinatzaileak.

KULTURA azpiprogramaren aurkezpena:

12:00 – 12:30 KULTURAren ildo berrien aurkezpena Augusto Paramio Europa Creativa - Kultura Espainia bulegoko koordinatzailearen eskutik (Kulturako Estatu-idazkaria. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa).

12:30 Galde-eskeak.

Jarraitu jardunaldia, hemen

Zuen zain gaude!


[CAS]  Jornada online en la que os presentaremos el nuevo programa Europa Creativa, cuyo presupuesto se ha incrementado un 50% en comparación con su programa predecesor (2014-2020). Invertirá en acciones que refuercen la diversidad cultural y respondan a las necesidades y desafíos de los sectores cultural y creativo. Las novedades que introduce contribuirán a la recuperación de estos sectores, dando impulso a sus esfuerzos por ser más digitales, ecológicos, resilientes e inclusivos.

Los objetivos principales de Europa Creativa son los siguientes: 
  • Salvaguardar, desarrollar y promover la diversidad cultural y lingüística de Europa y su patrimonio cultural.
  • Aumentar la competitividad y el potencial económico de los sectores culturales y creativos, en particular el sector audiovisual.
La jornada está dirigida a empresas, entidades, instituciones públicas y privadas del sector cultural y creativo que tengan proyectos susceptibles de recibir apoyo financiero de la UE en el marco del programa Europa Creativa.
 
PROGRAMA DE LA JORNADA
11:30 – 11:35 Bienvenida institucional a cargo de Aitziber Atorrasagasti Directora de Promoción de la Cultura Gobierno Vasco.
 
Presentación del subprograma MEDIA:
11:35 – 12:00 Presentación de las nuevas líneas de MEDIA a cargo de Ainhoa González, coordinadora de la oficina Europa Creativa Desk MEDIA en Euskadi.
 
Presentación del subprograma CULTURA:
12:00 – 12:30 Introducción y presentación de las nuevas líneas de CULTURA a cargo de Augusto Paramio, coordinador de la oficina Europa Creativa Desk Cultura en España (Secretaría de Estado de Cultura. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte).
12:30 Ruegos y preguntas.
 
 
¡Os esperamos!
 
Volver