Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

27/Oct/2021

MEDIAren Co-development deialdiak zabalik jarraitzen du azaroaren 17ra arte.

Europa Creativa MEDIA 2021 – 2027:

Co-development deialdia

Izena emateko epemuga: 2021eko azaroaren 17a

Partzuergo batean bilduta dauden hainbat herrialdetako ikus-entzunezko ekoiztetxeei zuzendutako deialdi honen helburua nazioarteko potentziala duen ikus-entzunezko proiektu bat garatzea da, zinema, telebista edo plataforma digitalentzat.

Proiektuko liderrak frogatu behar du komertzialki estreinatu den (zinema-aretoetan) edo gutxienez eskatzailearena ez den beste hiru herrialdetan emititu den (telebista, plataforma digitala) aurretiazko obra bat ekoitzi duela 2014tik.

Izena emateko epemuga: 2021eko azaroaren 17a.

Aurrekontua: 5.000.000 euro.

Proiektu hautagarriak: fikziozko film luzea, animaziozko filma eta sormenezko dokumentala.

Proiektua ez da filmatzen hasi behar deialdia egin eta hamar hilabeteko epean.

Eskatzaileak frogatu behar du proiektuari dagozkion eskubide gehienak dituela.

INPAKTUA:

Garapen-fasean lankidetza handiagoa herrialde eta merkatu desberdinetako Europako produkzio-enpresen artean, eta, beraz, koprodukzio gehiago.

Europako eta nazioarteko merkatuetan kokapen sendoagoa finantzaketarako hautatutako enpresentzat.

FINANTZAKETA:

Lump sum: aurrekontuaren % 50. Gehienezkoa, 60.000 €

Koordinatzaileak zein bazkideek (eta haien erakunde afiliatuek) diruz lagundu daitezkeen kostuak izan ditzakete, eta EBren diru-laguntzaren zati bat jaso dezakete.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

Garrantzia (40 puntu)

Edukiaren eta jardueren kalitatea (20 puntu)

Proiektuaren kudeaketa (25 puntu)

Barreiadura (15 puntu)

DOKUMENTU INTERESGARRIAK:

AURKEZPENA
Europa Creativa 2021-2027 LIBURUXKA
EGRANTS. MEDIA España bulegoak sortutako tutoretza-bideoa
FUNDING AND TENDERS OPPORTUNITIES WEBINAR

Zuen enpresak deialdi honetara egokitzen den proiekturen bat badu, jar zaitezkete harremanetan gure bulegoarekin.

Volver